12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1698/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Eslabako Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 877. lurzatian aldatzeko espedientea Ana María eta María Luz Zaratiegui Ayape andreek sustatua, behin betikoz onesten duena.

Eslabako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren 2. puntuan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Eslabako Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 877. lurzatian aldatzeko espedientea, Ana María y María Luz Zaratiegui Ayape andreek sustatua.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa honen aurka, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Eslabako Udalari eta Ana María eta María Luz Zaratiegui Ayape andreei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hemezortzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0301601