12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

1.941. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Villatuertako Udalak, 2003ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, Jorge Ibáñez jaunak eta Aurora Munarriz andreak sustatutako xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1.941. lurzatiko mugekiko ezarri lerrokadurak aldatzeko, 4 metrotatik 3 metrotara.

Espedientea hogei egunean jendaurrean egonen da, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita eta Nafarroako egunkarietan argitaratuta.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

Villatuertan, bi mila eta hiruko abenduaren hamabostean. Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L0301573