12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Villatuertako Udalak, 2003ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, boz batez erabaki zuen _alegia, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo absolutua izanik_ hasiera batean onestea Villatuertako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual hau: jarduketa unitateetan, eraikinetatik lurzatietako mugetarainoko gutxieneko distantzia 3 metrokoa izanen da, ez 4koa, orain arte bezala.

Espedientea jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

Villatuertan, bi mila eta hiruko abenduaren hamabostean. Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L0301572