12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZAGRA

Udal Planeko exekuzio unitatearen aldaketa. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2003ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko U.E. 21 unitatearen aldaketa, Jesús María Salvador Salvador jaunak eskaturik. Aldaketaren xedea da U.E. 21 unitatea zatitzea U.E. 21-A eta U.E. 21-B unitateak sortzeko. Horietako lehena katastroko sustatzailearena jabetzakoa den 145. lurzatiaren puska bati dagokio eta haren exekuzioak U.E.-21-B unitatearen urbanizazioa erraztuko du, azken unitate horretatik pasatuko den bidea egiten hasten denean.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 74. artikuluan, 76 eta 143.2 artikuluei buruz, ezarritakoarekin bat.

Espedientea Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da eta egoki juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu, jendea hartzeko orduetan.

Azagran, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0300906