12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Deialdia, hirugarren munduaren arloan lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko

Galar Zendeako Udalak hirugarren munduaren arloan lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko baldintzak onetsi zituen, 2004ko urtarrilaren 8ko osoko bilkuran.

Deialdiaren xedea: adierazitakoa.

Adjudikatzeko modua: deialdi publikoa.

Zenbatekoa, gehienez: 5.000 euro.

Eskabideen aurkezpena: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argibideak eta baldintzak: udal bulegoetan, Getze-Galarren (Zaldibide, 17).

Getze-Galarren, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0400600