12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

Kalifikazio juridikoaren aldaketa

Udalak, 2003ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

"Hasiera batez onestea industrialdeko plan partzialeko 3.1 lurzatiaren kalifikazio juridikoa: erabilera publikoko lurzati izatetik ondareko ondasun izatera pasako da."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko alegazioak aurkez daitezen espedientearen inguruan, udal idazkaritzan baitago ikusgai, azter dadin.

Arguedasen, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0301623