12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L E D E A

U-7 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak hasiera batean onetsirik

Ledeako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko abenduaren 4an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Ledeako U-7 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Elsa González Rey, Francisco Javier Ventura Marturet eta Izaskun Valerio Muro jaun-andreek aurkeztua, horiek baitira 1. poligonoko 839. katastro lurzatiaren jabeak; lurzatia U-7 unitatean dago eta unitate horren azalera osoaren % 35 baino gehiago hartzen du.

Ikusirik, halaber, Udaleko arkitektoak horri buruz eman duen txostena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legeko 21.1 j) artikuluak Alkatetza honi emandako eskurantzak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Hasiera batez onestea Ledeako U-7 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Elsa González Rey, Francisco Javier Ventura Marturet eta Izaskun Valerio Muro jaun-andreek aurkeztua, horiek baitira Ledeako katastroko 1. poligonoko 839. lurzatiaren jabeak; lurzatia U-7 unitatean dago.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita; gainera, iragarkia ezarriko da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurara eramanen da, bidezko bada behin betikoz onets dadin.

3. Jarduketa sistema honek ukitutako erregistroko jabe guztiei jakinaraziko zaie ebazpen hau; orobat, osoko bilkurari, egiten den lehen bilkura arruntean.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta ondorengoetan (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan Ledeako hirilurren egungo katastroko 1. poligonoko 692. lurzatiaren jabearentzat _alegia, José Oneca Ilundáinentzat_, haren ondorengoentzat, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Ledean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0400104