12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L E D E A

U-7 unitateko xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Ledeako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko abenduaren 23an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Ledeako U-7 unitateko xehetasun azterlanaren proiektua, Elsa González Rey, Francisco Javier Ventura Marturet eta Izaskun Valerio Muro jaun-andreek aurkeztua, horiek baitira 1. poligonoko 839. katastro lurzatiaren jabeak (lurzatia U-7 unitatean dago).

Ikusirik, halaber, Udaleko arkitektoak horri buruz eman duen txostena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76 eta 74.1.a) artikuluetan xedatuarekin bat, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legeko 21.1.j) artikuluak Alkatetza honi emandako eskurantzak erabiliz, hau erabaki dut:

1. Hasiera batez onestea Ledeako U-7 unitateko xehetasun azterlanaren proiektua, Elsa González Rey, Francisco Javier Ventura Marturet eta Izaskun Valerio Muro jaun-andreek aurkeztua, horiek baitira 1. poligonoko 839. katastro lurzatiaren jabeak; lurzatia U-7 unitatean dago.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita; gainera, iragarkia ezarriko da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurara eramanen da, bidezko bada behin betikoz onets dadin.

3. Unitateko lurren jabe guztiei jakinaraziko zaie ebazpen hau; orobat, osoko bilkurari, egiten den lehen bilkura arruntean.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta ondorengoetan (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan Ledeako hirilurren egungo katastroko 1. poligonoko 692. lurzatiaren jabearentzat _alegia, José Oneca Ilundáinentzat_, haren ondorengoentzat, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Ledean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0400023