12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L E D E A

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Udal honetako alkate udalburuak, 2003ko abenduaren 23ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Ledeako Arau Subsidiarioetako 7. unitateko xehetasun azterlana, Elsa González Rey, Francisco Javier Ventura Marturet eta Izaskun Valerio Muro jaun-andreek aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan _76. artikuluak hara igorrita_ ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurara eramanen da, bidezko bada behin betikoz onets dadin.

Ledean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hiruan. Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0301786