12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L E D E A

U-7 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak hasiera batean onetsirik

Udal honetako alkate udalburuak, 2003ko abenduaren 4ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Ledeako Arau Subsidiarioetako 7. unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak, Elsa Gonzalez Rey andreak, Francisco Javier Ventura Marturet jaunak eta Izaskun Valerio Muro andreak aurkeztuak, unitatearen azaleraren ehuneko 35 baino gehiago ordezkatzen baitute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurara eramanen da, bidezko bada behin betikoz onets dadin.

Ledean, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean. Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0301045