12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L E D E A

Herrilurraren desafektazioa

Ledeako Udalak, 2003ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, herrilur baten desafektazioa onetsi zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela. Landalurra da, 3. poligonoko 411. lurzatian dago eta 15 erregu ditu, nonbait hor, landalurretako 3. poligonoko 420. lurzatiaren ondoan.

Desafektazioaren xedea lur horren trukaketa egitea da, Mina Pérez de Ciriza senideen bertze lur batzuekin.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144. artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal idazkaritzan azter dadin eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Ledean, bi mila eta hiruko abenduaren lehenean. Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0301044