113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen atal, bulego eta unitate parekatuetarako 104 buru merezimendu lehiaketa bidez izendatzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenez onetsi zuen merezimendu-lehiaketaz 104 buru izendatzeko deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako, honako oinarri hauei jarraikiz:

O I N A R R I A K

1._Deialdiaren xedea.

Deialdia egin da, merezimendu lehiaketaz 104 buru izendatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako, bukaeran agertzen den II. eranskinean jasotzen direnetarako zehazki.

Merezimendu-lehiaketa burutu baino lehen, deialdiko unitate organikoren bat desagertzen bada departamentu edo erakunde autonomo baten aldaketaren ondorioz, burutza jakin horri buruz lehiaketa indargabetzeko Ebazpena emanen du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak.

2._Aplikatu beharreko arauak.

Merezimendu-lehiaketak ebazteko, honako hauek xedatzen dutenari jarraikiko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko Hirugaren Xedapena, Nafarroako Administrazio Publikoen lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduko 3. saila eta 130/1998 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatu beharreko merezimenduen baremoak ezarri zituena eta deialdi honetako oinarriak.

3._Burutzen ezaugarriak.

II. eranskinean zehazten dira kasu bakoitzean zein mailari atxikitzen zaizkion eta zein diren deialdian parte hartu ahal izateko eta burutza horiek erdiesteko frogatu behar diren beharkizun berariazkoak, halakorik bada.

Maila bat baino gehiagotako funtzionarioentzat eskuragarri diren burutzen kasuan, lanpostu hori eskuratzen duenaren maila emanen zaio, eta lansari osagarriak, berriz, dagokion mailaren hasierako soldata oinarri hartuz kalkulatuko dira.

Burutza bakoitzaren titularraren eginkizunak hura sortzeko edo arautzeko emandako xedapenetan finkatuko dira, edota organo eskudunek unean-unean erabakitzen dituztenetan.

Burutza horiek erdiesten dituzten funtzionarioek une bakoitzeko xedapen indardunen arabera dagozkien lansariak eskuratuko dituzte.

4._Merezimendu-lehiaketaz lortutako burutzetan aritzeko baldintzak.

Merezimendu-lehiaketaz lortutako burutzetan jarduteko epea sei urte naturalekoa izanen da. Epe hura bete eta izendapen espresurik izan ezean, bitarte baterako beteko da burutza, harik eta, gehienez ere, urtebeteko epean egin beharreko beste merezimendu lehiaketa baten bidez bete arte. Edozein modutan ere, horrek ez du galarazten izendatuak kargugabetzeko Departamentuko titularrak duen ahalmena eta, hala behar denean, bitarte baterako beste funtzionario bat izendatzekoa, bulegoburuen kasuan, edo Nafarroako Gobernuari norbait proposatzekoa, atalburuen kasuan.

Burutza baten titulartasuna merezimendu-lehiaketaz lortzen duen pertsonak ez du aurkezterik izanen beste burutza bat betetzeko ezein merezimendu-lehiaketatara, hiru urte naturaleko epearen amaiera arte.

Muga horixe aplikatuko da, halaber, titularrak izendatu zuteneko epea bete baino lehen burutza bati uko egiten badio.

Merezimendu-lehiaketaz lortutako burutza baten funtzionario titularrak honako kasu hauetan utziko dio lanpostu horretan aritzeari, inolako erreserba-eskubiderik gabe eta dagozkion lansariak galduz:

a) Sei urte naturaleko kargualdia bukatzen denean.

b) Departamentuaren nahiz erakunde autonomoaren egitura organikoa aldatzearen ondorioz unitate organikoa kentzen denean.

c) Norberak propio eskatuta.

d) Kargua hartu eta gero, lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko edo karguan egoki aritzeko gauza ez izateagatik edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio, behar adinako errendimendurik eza nabarmentzen bada, betiere interesatuari entzutea eman eta kasuan kasuko langile-batzordeak bere txostena egin ondoren.

e) Zerbitzu berezietara edo eszedentziara pasatzeagatik, dela borondatezkoa dela nahitaezkoa nahiz berezia.

f) Diziplina-espediente baten barnean, hutsegite larri edo oso larriaren ondorioz, zehapena jartzen zaionean, edo prozesu penal batean inhabilitazio zigorra jartzen zaionean.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen artetik izendapen libreko kargu baterako izendatzen dutenean.

h) Zerbitzu-eginkizunetan aritzeko izendatzen dutenean, dela Nafarrroako Foru Komunitatean edo haren erakunde autonomoetan, dela beste edozein administrazio publikotan.

5._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Legezko arau indardunekin bat, merezimendu-lehiaketa honetako edozein burutza betetzeko deialdian parte hartu nahi dutenek, honako baldintzak bete beharko ditu eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta izendapena egiten denean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen funtzionarioa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Deialdi honetako II. eranskinean burutza horretarako eskatzen den mailakoa izatea, edo eskatzen diren mailetako batekoa izatea, bat baino gehiago badira.

c) II. eranskinean burutzarako adierazten diren berariazko betebeharrak betetzea, halakorik bada.

6._Eskabideak, aurkezteko epea eta lekua.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan (Karlos III.a etorbidea, 2, ataria) eskuratzen ahalko dira. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak, barne direlarik Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak.

Horrez gain, eskuratu nahi den burutzarako eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua erantsiko da, halakorik eskatzen bada, salbu eta Administrazioak izangaiari oraingo lanposturako eskatu bazion, eta kasu horretan halaxe adieraziko du.

7._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak burutza bakoitzerako onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko Ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8._Epaimahaien osaera.

Deialdiko burutzetako bakoitzerako merezimendu-lehiaketa kalifikatu behar duten epaimahaiak, besterik adierazten ez bada, honela osatuko dira:

Mahaiburua: bete beharreko burutza hori atxikia duen zuzendari nagusia eta, erakunde autonomoen kasuan, zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: burutza hori atxikia egonen den Departamentuko zuzendari nagusi bat edo zuzendari kudeataile bat, edo, halakorik ezean, beste Departamentu batekoa.

Mahaikidea: kasuan kasuko esparruko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: kasuan kasuko esparruko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak proposatua.

Mahaikide-idazkaria: betetzekoa den burutza atxikia dagoen zerbitzuko edo unitate parekatuko burua.

Ordezkoa: betetzekoa den burutza atxikia dagoen departamentuko zerbitzuko edo unitate parekatuko buru bat.

Ezein zuzendaritza nagusi edo zerbitzuri atxiki gabeko burutzen kasuan, departamentuan edo erakunde autonomoan dauden maila bereko beste organoetako titularrez osatutako da epaimahaia, hark eskaturik.

Burutza bakoitzerako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenak zehaztuko du, izenak emanez, Epaimahaia nola dagoen osatuta.

Administrazio-prozedurari buruzko arauetan abstentziorako aurreikusiriko zioak agertzen direnean, mahaikideek ezin izanen dute epaimahaian esku hartu, eta halaxe jakinarazi beharko diote deialdia egin duen organoari. Halaber, izangaiek epaimahaiak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

9._Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: gehienez 25 puntu.

Izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatu eta frogatutako merezimenduak, hizkuntzak jakitearen puntuazioa barne, III. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu Epaimahaiak.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

c) Txosten psikoteknikoa: gehienez 15 puntu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Bertan, deialdiaren xede den burutzaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Aipaturiko zerbitzuak txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari esleitzen dion puntuazioa lotzailea izanen da lehiaketako epaimahaiarentzat.

Kasuan kasuko burutza edo unitate parekatua zein Departamentu edo erakunde autonomori dagoen atxikirik, horrek finkatuku ditu burutza horri dagozkion eskakizunak.

d) Deialdiko burutzari buruzko Memoria: gehienez 25 puntu.

Izangaiek lehiaketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan aipatzen den epean, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzkoa, eta bertan aztertu burutza horretako eginkizunak eta betebeharrak, baldintzak eta baliabideak, bai eta deialdiko unitate organikoaren antolamendu tekniko-administratiboa ere.

Ezarritako epean lan-txostena aurkezten ez bada, lehiaketatik baztertuko da.

Izangai guztiek lan-txostena azalduko dute ahoz epaimahaiaren aurrean, Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean iragarritako jendaurreko ekintza batean. Epaimahaiaren aurreko agerraldian, mahaikideei egoki iruditzen bazaie, zilegi izanen dute galderak egitea izangaiak aurkeztutako merezimenduei buruz, eta bai lehiaketaren xede den burutzaren ezaugarriei buruz ere.

Izangairen bat lan-txostenaren ahozko azalpen eta defentsara ez aurkezteak lehiaketatik besterik gabe baztertzea ekarriko du berarekin.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Baztergarria dela kontuan harturik, lehenik lan-txostenaren azalpen eta ahozko defentsa eginen du izangai bakoitzak epaimahaiaren aurrean, merezimendu-lehiaketaren gainerako urratsak baino lehen. Gero, eta proba gainditzen dutenen kasuan bakarrik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak txosten psikoteknikoa eginen du, eta, azkenik, Epaimahaiak a) eta b) atalei buruz izangai horiek alegatutako mererzimenduak baloratu eta puntuatuko ditu.

Burutzaren gaineko lan-txostenaren proba gainditzen duten izangaiek lortutako puntuazioa lehiaketako gainerako ataletan lortutakoari gehituko zaio, bakoitzaren puntuazioa guztira zenbatekoa den jakiteko.

Burutza bakoitzerako izangaien puntuazio osoan berdinketarik gertatzen bada, administrazio publikoei emandako zerbitzuetan antzinatasun handiagoa duena nagusituko da. Hala ere berdinduta badaude, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Lehiaketako atalen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean izangai bakoitzak lortutako puntuazioa eta bost eguneko epea ezarriko du izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten oro alega dezaten.

10._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapena eta jabetza-hartzea.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko puntuazioak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean paratuko ditu, dei egin duen organora igorriko ditu 9.d) idatz-zatian aipatzen den proba gainditu duten izangaien zerrenda, haietariko bakoitzak lehiaketako ataletan guztira lorturiko puntuazioaren arabera ordenaturik, eta espediente osoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak puntuazio hoberena atera duen izangaia izendatuko du burutza bakoitzerako.

Izendapenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar dira.

Izendatutako lehiatzaileek lanpostuaren jabetza hartu beharko dute jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetu ezean, lehiaketako lanpostu hutsa betetzeko eskubideak galduko ditu. Kasu horretan, oinarri honetako lehen lerroaldeak aipatzen duen zerrendan sarturiko hurrengo lehiatzaileak beteko du hutsunea.

11._Lehiatzaileek aurkeztutako agiriak.

Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik aurkezten ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte halaxe eskatu ondotik. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, esleipenerako ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren tramiteak ahalbidetzen duenean eramaten ahalko dira agiriak.

12._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, eta oinarri hauen eta aplikazio-egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

........................................ izateko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ....... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ........(e)ko ...............aren .......(e)an.

1._Norberaren datuak:

Izen-deiturak:

N.A.N.:

Helbidea: ........................................ P.K.:

Etxeko telefonoa: ......................... Laneko telefonoa:

2._Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa:

Orain duen lanpostua:

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

b) Gaur eguneko destinoa:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Lanpostuaren maila:

3._Izenpetzen duenak adierazten du, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4._Eskabidearekin batera, aginduzko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditu.

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdi honetan onar dezatela.

Iruñean, 200..(e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik)

1._LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia

_Posta Eginkizunetarako Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Itzulpen Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Nafarroako Gobernuak luzaturiko Euskararen Gaitasun Agiria/E.G.A. edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den agiria izatea.

Barne Zuzendaritza Nagusia

_Udaltzaingoak Koordinatzeko Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko edo Politikaren eta Administrazioaren Zientzietako lizentziatura titulua izatea.

_Osasun Larrialdietarako Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Segurtasunaren arloko goi mailako teknikariaren edo haren pareko lanpostu baterako izendatu izana.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

_Langileriaren Erregistro Nagusiaren Ataleko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Unibertsitateko Diplomatu, Ingeniari Tekniko edo Arkitekto Teknikoaren titulua edukitzea, edo Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritzako lehen hiru kurtsoak osorik gaindituak izatea.

_Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Laneko Medikuntzaren arloko sendagile titulua izatea, edo lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa izatea, bai eta goi mailako eginkizunak bete ahal izateko Aurreneurrietarako zerbitzuen erregelamenduaren 37. artikuluan ezarritako egiaztagiriak ere.

Justizia Zuzendaritza Nagusia

_Mantentze-lanen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Arkitekto teknikoaren edo ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Gizarteratzen Laguntzeko Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Gizarte Laneko diplomatura titulua izatea.

Idazkaritza Teknikoa

_Aurrekontuen Kudeaketa Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

Nafarroako Administrazio Auzitegia

_Ebazpenen eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioarekiko Harremanen Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI)

_Garapen eta Hobekuntza Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren titulua izatea.

_Giza Baliabideen Ebaluazio eta Garapenerako Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren titulua izatea.

2._EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Ekonomi eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusia

_Analisien eta Egoera Ekonomikoaren Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

_Finantza Politikarako Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusia

_Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko burutza.

Maila: B edo C.

_Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

_Koordinazio Bulegoko burutza.

Maila: C.

_Estatistikaren zabalkunderako Bulegoko burutza.

Maila: C.

Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusia

_Antolaketa Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Antolaketako goi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

_Telekomunikazio Sistemen Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Telekomunikazioetako goi mailako ingeniariaren titulua izatea.

Nafarroako Zerga Ogasuna

_Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Administrazio eta Kontrol Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Kontrol Administratiboaren Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboaren burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

_Balorazio Txostenen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: arkitekto teknikoaren titulua izatea.

_BEZaren Urteko Itzulketen Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Egoitza kanpoan duten entitateen Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Oinordetzen gaineko Zergaren Likidaziorako Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Identifikazio Fiskaleko Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

3._TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia

_Hiri eta Herrietako Bideen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Azterlan eta Proiektu Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Hiriko Obren Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: arkitekto teknikoaren titulua izatea.

_Saneamenduko Azpiegitura Hidraulikoen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

_Protokolo Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren titulua izatea.

_Argitalpen Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

4._INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

_Kantaurialdeko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Mendi ingeniariaren edo oihangintzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Erdialdeko eta Iruñerriko Bulegoko burua.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Mendi ingeniariaren edo oihangintzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: albaitari, biologo, mendi ingeniari edo oihangintzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Ehiza Kudeatzeko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: albaitari, biologo, mendi ingeniari edo oihangintzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia

_Lurzoru Ez-urbanizagarria Kudeatzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: arkitekto titulua izatea.

_Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

5._HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Teknikoa

_Erregistro Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

Giza Baliabideen Zerbitzua

_Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Lan-kontratudun eta Administrarien Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Laneko Medikuntzaren arloko sendagile titulua izatea, edo lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa izatea, bai eta goi mailako eginkizunak bete ahal izateko Aurreneurrietarako zerbitzuen erregelamenduaren 37. artikuluan ezarritako egiaztagiriak ere.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia

_Ikasketetarako Laguntzen Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Matematikako, Zientzia eta Teknika Estatistikoetako edo Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

_Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Lanbide Hastapenerako Programen Unitate Tekniko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegokoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegokoa edo Arte Eskoletako Irakasleen Kidegokoa izatea.

_Irakasleentzako Laguntza Zentroetako Unitate Teknikoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Irakasleen Kidegoetako batekoa izatea.

_Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Unitate Teknikoko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Europar Batasunaren hizkuntzetako batean Filologia lizentziatua izatea eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoa izatea.

_Euskara sustatzeko Unitateko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: EGA titulua edo baliokidea izatea eta goi mailako euskara teknikari edo hezkuntzako teknikari lanpostu baterako izendatu izana.

6._OSASUN DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Teknikoa

_Kontabilitate Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

Osasun Zuzendaritza Nagusia

_Ikerketa Biomedikoaren Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua izatea eta doktorea dela frogatzea.

_Plangintza eta Ebaluazio Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaturako titulua izatea, espezialitate hauetako batekin: Epidemiologia edo Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutua

_Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atal Teknikoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Goi edo erdi mailako titulu unibertsitarioa izatea, bai eta goi mailako eginkizunak bete ahal izateko Aurreneurrietarako zerbitzuen erregelamenduaren 37. artikuluan ezarritako egiaztagiriak ere, prebentzioaren hiru diziplina hauetakoak: Laneko Segurtasuna, Higiene Industriala eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua.

_Administrazio Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

7._HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

_Kontzesio Obrak Burutzeko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Obrak Burutzeko I. Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Topografia eta Obra Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Geodesia eta Kartografiako ingeniari titulua edo Topografiako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Kontrol Zentroa Kudeatzeko Bulegoko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: industri ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Obra Hidraulikoak Kudeatzeko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: : Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Ingurumeneko Proiektuen Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua, edo Nekazaritzako ingeniaria, Nekazaritzako ingeniari teknikoa edo Herri Lanetako ingeniari teknikoa izatearen titulua.

_Kartografia Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Geodesia eta Kartografiako ingeniari titulua edo Topografiako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

Garraio Zuzendaritza Nagusia

_Garraioen Azpiegituren Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Garraioen Kontrol Juridikoaren Bulegoko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

_Garraioko Zehapenen Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

8._NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Teknikoa

_Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

_Nekazaritzako Aseguruen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Ikuskaritza Ataleko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Landare Osasuneko Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Nekazaritzako Estatistikaren Bulegoa eta Nekazaritzako Azterlanen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Nekazaritzako Kontabilitate Sarearen Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniariaren edo Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusia

_Nekazaritzako Azpiegituren arloko Egintza Administratiboak Berrikusteko Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Ureztaketa Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniariaren edo Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren titulua izatea.

_Kontrol eta Iruzurren Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Nekazaritzako Ustiategiak Sustatzeko Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa

_Enologia Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari titulua izatea.

9._INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA

Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

_Industria Berrantolatzeko Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

_Industri Segurtasuna Kontrolatzeko Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Industri ingeniariaren edo industri ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Barne Merkataritza Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

_Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulego burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: kontsumoko ikuskatzaile lanpostu baterako izendatua izatea.

Lan Zuzendaritza Nagusia

_Baimen eta Zehapenen Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

_Ekonomia Sozialaren Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

_Programazio Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Lanerako Prestakuntzako erdi mailako tituludun lanpostu baterako izendatua izatea.

_Kanpoko Eskaintzen Bulego burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Ingelesez eta frantsesez jakitea (mintzamena eta idazmena).

_Elbarriak Lan-mundura sartzeko Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Lan-mundura sartzeko Laguntzen Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

10._GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusia

_Programa eta Instalazioen Kalitate eta Ikuskapen Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Familiaren Zuzendaritza Nagusia

_Adin Txikikoak Babesteko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Psikologiako edo Pedagogiako lizentziatuaren titulua izatea.

_Familia Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua

_Diruzaintza Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

_Erregistro eta Agiritegi Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Araubide Juridikoaren Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

_Boluntario, Elkarte eta Programa Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

_Oinarrizko Laguntzaren Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua

_Langileriaren Kudeaketako eta Barne Araubideko Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

_Larrabide Estadioaren Zuzendaritza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Gorputz hezkuntzako lizentziatuaren titulua izatea.

_Gelbentzu Josteta Zentroko zuzendaritza.

Maila: A edo B.

_Fuerte del Príncipe Gazteriaren Etxeko Zuzendaritza.

Maila: A.

_Elkartegintza eta Toki Entitateen Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

11._VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDE-KULTURA DEPARTAMENTUA

Turismorako eta Turismoaren Sustapenerako Zuzendaritza Nagusia

_Ekinbide eta Sustapen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Enpresa-zientzietako diplomatuaren titulua izatea.

_Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

Maila. B edo C.

Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusia

_Arkitektura ondarearen Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: arkitekto titulua izatea.

_Administrazio eta Zerbitzuen Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

III. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1) Deialdi honetako maila/talde eta titulazioko lanpostuetan, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4) Deialdian eskatutakoaz besteko titulazio eta espezialitate akademikoak: 4 puntu gehienez.

5) Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: 2 puntu gehienez.

6) Bestelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: 4 puntu gehienez.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europako Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez.

_Euskaraz jakiteagatik, plantilla organikoan merezimendutzat hartua baldin bada, 5,25 gehienez ere.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Lau hizkuntza horietatik bakoitzak zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari gehienez ere ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0413644