II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAZTAN
Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik
Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2004ko abuztuaren 20ko osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen (1. Puntua):
1._Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko AR-6 eta SGZV 4ko Konpentsazio batzordearekin formalizatu beharreko hirigintza hitzarmena, Udalari urbanizazio aprobetxamenduaren ehuneko hamarra ordaintzeko. Hura, behar bezala eginbideturik, horretarako irekitako espedientean dago. Hasierako onespenak ez du baldintzatuko Udal honen iritzia behin betiko onespenari dagokionez.
2._Espedientea jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.
3._Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.
Aditzera ematen da, hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz.
Elizondon, Baztanen, 2004ko irailaren 1ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0413573