113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Larraina kaleko 13an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2004ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAI-20 (7/CU).

"José Javier García Sesmak Larraina kaleko 13ko bizilagunen elkartearen izenean aurkeztutako xehetasun azterlana hasiera batean onetsi zen (2004-02-24ko JOB) eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; beraz,

Hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Larraina kaleko 13an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana.

2. Igor bekie erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuari eta ukitutakoei, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 31n._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0413515