II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ANDOSILLA
Antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa. Behin betiko onespena
Andosillako Udalak, 2004ko abuztuaren 26an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1._Behin betikoz onestea antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, hiri lurzoru finkatuko B 04 unitate morfologikoan, eraikuntzaren sakonera 11 metrotik 12 metrora aldatzeari dagokiona; eta unitate morfologikoetan nahiz hiri lurzoru finkatuan salbuespenak onartzea beheko solairuaren gehieneko altuera 3,50 metro behar zela zehazten zuen aginduari buruz, Udal Planak indar hartu aurretik zeuden eraikinentzat eta erreforma edo sendotze lanen beharrik izan gabe egitura egonkorra duten eraikinentzat; kasu horietan mantenduko litzateke beheko solairuan lehendik zegoen altuera, eta gainerako solairuak Udal Planeko zehaztasunen arabera eginen lirateke, gehienez onartzen diren bolumetriaren eta altueraren barrenean.
2._Honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3._Onetsitako agiriaren kopia, behar bezala eginbideturik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, arloari buruzko legeriak agindutakoari jarraikiz.
Andosillan, 2004ko abuztuaren 30ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.
Iragarkiaren kodea: L0413497