113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Behin betikoz onetsirik 3. sektorea birzatitzeko proiektua

Udal honek, 2003ko azaroaren 4an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik 3. sektorea birzatitzeko proiektuaren gaineko espedientea, 2003ko martxoaren 24ko osoko bilkuran onetsi baitzen hasiera batean, eta jendaurrean egoteko tramitea iraganik (maiatzaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduko 110 eta 111. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Etxauriko Udalak, osoko bilkuran bildurik eta legez eskatutako gehiengoa duela,

Erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako 3. sektorea birzatitzeko proiektua, Etxauriko Udalak sustaturik.

2. Jendaurrean egon bitartean aurkezturiko alegazioen gaineko txostena onestea, ukituei jakinaraztea eta behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ahalmena ematea Etxauriko alkate Luis Baquedano Rosi eskritura publikoa egilesteko edo agiri administratiboa luzatzeko, erabakien aktek behar dituzten baldintza eta xehetasun guztiekin".

Etxaurin, 2004ko urtarrilaren 8an._Alkate udalburua, Luis Baquedano Ros.

Iragarkiaren kodea: L0413460