II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXAURI
3. sektorearen urbanizazio proiektua behin betiko onetsita
Udal honek, 2003ko azaroaren 4an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"3. sektorearen urbanizazio proiektuari buruzko espedientea ikusirik, 2003ko apirilaren 16an hasiera batez onetsi baitzuen oso bilkurak, eta jendaurreko aldia igaro denez, Lurraldearen Antolamenduari eta Higirintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76 eta 134. artikuluetan xedatuarekin bat, osoko bilkurak, legeak eskatutako gehiengoarekin, erabaki du:
1. Behin betiko onestea 3. sektorea urbanizatzeko proiektua, Xabier López de Uralde arkitektoak prestatua eta Etxauriko Udalak sustatua.
2. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Behin betiko onespenaren erabakia interesatuei jakinaraztea".
Etxaurin, 2004ko urtarrilaren 8an._Alkate udalburua, Luis Baquedano Ros.
Iragarkiaren kodea: L0413438