113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Añezkarko AÑ-2 sektoreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak behin betikoz onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2004ko ekainaren 15ean egin osoko bilkura berezian, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1. Behin betikoz onestea Añezkarko AÑ-2 sektoreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak, Promociones Sardano, S.L. enpresak sustatuak, eta Luis Irisarri Nagore letratuak prestatuak; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Konpentsazio Batzordearen estatutuen hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161.4 artikuluan xedatuari jarraituz, eta banan-banan jakinaraziko zaie ukitutako jabe guztiei. Hauei hiru hilabeteko epea emanen zaie gehienez, Konpentsazio Batzordea era dezaten, horretarako eskritura publikoa eginez.

Berriobeitin, 2004ko abuztuaren 23an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0413433