II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
VALTIERRA
Jarduketa sistemaren aldaketa hasiera batean onetsirik
Valtierrako Udalak, 2004ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea Valtierrako Udal Planeko UE31 unitateko jarduketa sistema aldatzea, zuzeneko jarduketa gabe konpentsazioa izan dadin.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Valtierran, 2004ko abuztuaren 25ean._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L0413422