113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

E D I K T U A

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2004ko abuztuaren 5ean egin bilkuran:

"Pedro José Orradre Amézquetak eskaturik tramitaturiko kudeaketa hitzarmena hasiera batean onetsi ondotik (2004ko otsailaren 26ko osoko bilkura) jendaurrean egoteko epea amaiturik (2004ko 53. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, maiatzaren 3an) inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, boz batez erabaki da:

a) Pedro José Orradre Amezquetak Zuriaingo UA 3 unitatean, 7. poligonoko 261. lurzatian sustaturiko kudeaketa hitzarmena behin betiko onestea.

b) Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Interesatuei jakinaraztea, 15 eguneko epean sina dezaten."

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Esteribarren, 2004ko abuztuaren 9an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0413421