II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ESTERIBAR
E D I K T U A
Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2004ko abuztuaren 5ean egin bilkuran:
Julián Lecumberri Juverak eta María Luisa Equiza Gurbindok eskaturik tramitaturiko kudeaketa hitzarmena hasiera batean onetsi ondotik (2004ko urtarrilaren 30eko osoko bilkura) jendaurrean egoteko epea amaiturik (2004ko 53. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, apirilaren 2an) inork alegaziorik aurkeztu gabe, boz batez erabaki da:
a) Behin betiko onestea Julián Lecumberri Juverak eta María Luisa Equiza Gurbindok sustatutako kudeaketa hitzarmena, hain zuzen ere Ilurdotzeko UA 1 unitatean, 7. poligonoko 1, 2 eta 3. lurzatiei buruzkoa.
b) Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean argitaratzea.
c) Interesatuei jakinaraztea, 15 eguneko epean sina dezaten.
Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek para daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik hasita.
Esteribarren, 2004ko abuztuaren 9an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L0413420