113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, VILLAFRANCAKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2004ko aurrekontua behin betikoz onetsirik

Batzar Orokorrak 2004ko martxoaren 11n erabakita, hasiera batean onetsi ziren 2004ko ekitaldiko aurrekontua eta beterazpen oinarriak. Erabakia maiatzaren 5ean argitaratu zen, aurtengo 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Beraz, jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegazio edo erreklamaziorik egin gabe, behin betikoz onetsirik gelditu da. Horrenbertzez, uztailaren 2ko 6/1999 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa betez, argitara ematen da, laburturik, behin betikoz onetsitako aurrekontua.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 32.000,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 431.270,09 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 250,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 463.520,09 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 349.403,42 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 111.796,62 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 18,03 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 601,01 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.701,01 euro.

Gastuak, guztira: 463.520,09 euro.

Cadreitan, 2004ko abuztuaren 30ean._Kontzejuburua, Javier Fernández García.

Iragarkiaren kodea: L0413501