I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
AKATS ZUZENKETA, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ekainaren 27an emandako 49/2004 Foru Aginduarena. Haren bidez, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak betetzeko aldi baterako langileak kudeatzeko arauak ezarri ziren.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ekainaren 27an emandako 49/2004 Foru Aginduan akatsak atzeman direnez, bidezko da behar diren zuzenketak egitea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak betetzeko aldi baterako langileak kudeatzeko arauak ezarri ziren. 2004ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 30ean.
Lehena._7987. orrialdean, idazpuruan, honela dioen lekuan: "FORU AGINDUA 49/2004, ekainaren 27koa",
honako hau esan behar du: "49/2004 FORU AGINDUA, uztailaren 27koa".
Bigarrena._7989. orrialdean, eranskinaren aurreko lerroaldean, honela dioen lekuan: "Iruñean, 2004ko ekainaren 27an",
honako hau behar du: "Iruñean, 2004ko uztailaren 27an".
Hirugarrena._7989. orrialdeko eskuineko zutabean, B) letrako hirugarren puntuan, honela dioen lekuan:
_"Beste Administrazio Publiko batean, eskuratu nahi den kidegoaren maila bereko lanpostuetan emandako zerbitzuak, 0,5 puntu zerbitzuko hilabete oso bakoitzeko",
honako hau behar du:
_"Beste Administrazio Publiko batean, eskuratu nahi den kidegoaren maila bereko lanpostuetan emandako zerbitzuak, 0,05 puntu zerbitzuko hilabete oso bakoitzeko".
Iruñean, 2004ko irailaren 10ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0413882