II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
L A R R A G E T A
2004ko aurrekontu arrunta
Kontzeju honetako Batzarrak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, 2004ko otsailaren 19ko bilkuran:
a) Hasiera batean onestea 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra, dirusarrera eta gastuetan berdindurik, berrogeita hamaika mila ehun eta hiruretan hogeita bat euro eta berrogeita hamalau zentimo (51.161,54 euro) egiten baitu.
b) Aurrekontua betearazteko oinarriak onestea.
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18.ean xedatutakoa betez, idazkaritzan emanen da ikusgai 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean horren berri eman ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Larragetan, 2004ko abuztuaren 20an._Kontzejuburua, Cruz Oteiza Bustingorri.
Iragarkiaren kodea: L0413435