113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A R T I K A

2004ko aurrekontu arrunta

Kontzeju honetako Batzarrak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, 2004ko apirilaren 20ko bilkuran:

a) Hasiera batean onestea 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra, dirusarrera eta gastuetan berdindurik, hiru milioi berrehun eta hogeita zortzi mila eta zazpiehun euro (3.228.700 euro) egiten baitu.

b) Aurrekontua betearazteko oinarriak onestea.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18.ean xedatutakoa betez, idazkaritzan emanen da ikusgai 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean horren berri eman ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artikan, 2004ko abuztuaren 20an._Kontzejuburua, Alberto Pérez Gil.

Iragarkiaren kodea: L0413428