I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
56/2004 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Foruzaingoaren Ikerkuntza Kriminaleko Arloaren egitura garatu, brigadei eta taldeei dagokienez, eta lanean hasteko prozedura finkatzen duena.
Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bateginak, abuztuaren 14ko 213/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, gero batean emanen diren garapenerako erregelamenduzko arauetara jotzen du Foruzaingoaren barne-antolamendua ezartzeko.
Lege aipamen horren babesean, Foruzaingoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak Foru Komunitatearen esparruan herritarrek dituzten beharrak modu integral batean asetzeko bidea ematen duen antolaketa-eredua ezarri zuen, betiere legeriak ahalbidetzen duen eskumen-esparruaren barrenean. Eredu horren arabera, Foruzaingoa lau maila hierarkizatutan egituratua dago, irizpide funtzional eta operatiboei begira: arloak, dibisioak, brigadak eta taldeak. Foru dekretu horretan berean arloen eta dibisioen egitura finkatu zen.
Nafarroako Foruzaingoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren 16. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokio brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea. Beste alde batetik, xedapen iragankorrean ezartzen da Foruzaingoaren egitura pixkana-pixkana ezarriko dela, aurrekontuetan dagoen diruaren arabera eta Foruzaingoak dituen langile eta baliabideen arabera.
Foruzaingoaren antolamenduaren egituran Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatu beharra dago, brigadei eta taldeei dagokienez, eta horretarako, polizia eginkizunak ahalik eta eragingarrienak izan daitezen behar diren unitate organikoak sortu. Gainera, unitate berrien dotaziorako segitu beharreko prozesua finkatu beharra dago.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36. artikuluak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,
AGINDU DUT:
I. KAPITULUA
Ikerkuntza Kriminaleko Arloaren egitura
LEHENBIZIKO ATALA
Polizia Judizialaren Dibisioa
1. artikulua. Polizia Judizialaren Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:
_Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.
_Pertsonen kontrako Delituen Brigada.
_Osasunaren kontrako Delituen Brigada.
_Laguntza Brigada.
2. artikulua. 1. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, ordenamendu sozio-ekonomikoaren, ondarearen eta Ogasun Publikoaren kontrako delituen ingurukoak.
2. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada Nafarroa osorako unitatea da.
3. artikulua. 1. Pertsonen kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, pertsonen aurkako delituen ingurukoak.
2. Pertsonen kontrako Delituen Brigada Nafarroa osorako unitatea da.
4. artikulua. 1. Osasunaren kontrako Delituen Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, osasunaren aurkako delituen ingurukoak.
2. Osasunaren kontrako Delituen Brigada Nafarroa osorako unitatea da.
5. artikulua. 1. Laguntzako Brigadari Polizia Judizialaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, askatasun eta indemnitate sexualaren aurkakoak, familia harremanen aurkakoak eta genero-indarkeriaren gainekoak.
2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Laguntzako Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:
a) Adingabeen Taldea.
b) Genero-indarkeriaren Taldea.
3. Aurreko idatz-zatietako a) eta b) taldeak Nafarroa osorako unitateak dira.
BIGARREN ATALA
Polizia Zientifikoaren Dibisioa
6. artikulua. Polizia Zientifikoaren Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:
a) Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.
a) Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.
7. artikulua. 1. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoari Polizia Zientifikoaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, ikuskapen tekniko-polizialei loturikoak.
2. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa Nafarroa osorako unitatea da.
8. artikulua. 1. Laborategiko Brigada Kriminalistikoari Polizia Zientifikoaren Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, identifikazioekin, balistikarekin eta frogen tratamenduarekin zerikusia dutenak, eta, oro har, peritu-txostenak egiteko beharrezkoak diren kontu guztien gainekoak.
2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Laborategiko Brigada Kriminalistikoak talde hauek bilduko ditu bere baitan:
a) Pertsonen Taldea.
b) Gauzen Taldea.
3. Aurreko idatz-zatietako a) eta b) taldeak Nafarroa osorako unitateak dira.
HIRUGARREN ATALA
Informazio Dibisioa
9. artikulua. Informazio Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:
_Informazioa Lortzeko Brigada.
_Informazioa Prestatzeko Brigada.
_Informazioa Zabaltzeko Brigada.
10. artikulua. 1. Informazioa Lortzeko Brigadari Informazio Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, informazioa lortzeko lanen ingurukoak.
2. Informazioa Lortzeko Brigada Nafarroa osorako unitatea da.
11. artikulua. 1. Informazioa Prestatzeko Brigadari Informazio Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, isilpeko informazioa aztertzeko lanen ingurukoak.
2. Informazioa Prestatzeko Brigada Nafarroa osorako unitatea da.
12. artikulua. 1. Informazioa Zabaltzeko Brigadari Informazio Dibisioaren polizia eginkizunak zuzenean burutzea dagokio, bereziki, informazioa lantzeko ardura duten unitateei informazioa garaiz emateko lanen ingurukoak.
2. Informazioa Zabaltzeko Brigada Nafarroa osorako unitatea da.
LAUGARREN ATALA
Kudeaketa Brigada
13. artikulua. Kudeaketa Brigadak, Ikerkuntza Kriminaleko Arloari zuzenean atxikirik egonen denak, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bere arloaren jarduketen esparruan, polizia administrazioak dituen eginkizunen antolaketa eta kudeaketa bere gain hartzea.
b) Arloko buruari laguntzea dibisioen jarduerak zuzentzen, koordinatzen eta kontrolatzen.
II. KAPITULUA
Ezarpen operatiboa
14. artikulua. 1. Nafarroako Foruzaingoko plantilla organikoa Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatzen diren eduki eta prozeduren arabera osatuko da. Behar den garaian plantillan xedatzen dena deusetan galarazi gabe, Erregelamendu hartako lehenbiziko xedapen gehigarria betez, foru agindu honetako eranskinean agertzen diren langileak Ikerkuntza Kriminaleko Arloa osatzen duten antolamenduko unitateei atxikitzen zaizkie, atxikipen edo eginkizun berriak, funtsean, aurreko lanpostuarenak baldin badira.
2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurretik langileak zituen lanpostuetako egoera onartuko zaio maila-zerrendan.
15. artikulua. 1. Aurreko postuetan ageri ez ziren eginkizun berriak dauzkaten lanpostuak lehiaketaren, berariazko lehiaketaren edo izendapen librearen bidez beteko dira, Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatzen diren eduki eta prozeduren arabera osatzen den plantilla organikoan behar den garaian xedatzen denarekin bat.
2. Aurreko idatz-zatian aurreikusten den prozesua bukatu ondoren, organo eskudunak, prozesuaren emaitzen arabera, langileak atxikiko dizkie antolamendu unitateei.
16. artikulua. Foru agindu honetako 14. eta 15. artikuluetan aipatzen diren prozeduren ondoriozko atxikipenak, plantillari dagokionez, langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 20. artikuluan aurreikusiriko baldintzetan.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Antolamendu unitate bakoitzari esleitzen zaizkion berariazko polizia eginkizunak deusetan galarazi gabe, haiei atxikiriko langileek agintzen zaizkien eginkizun guztiak egin beharko dituzte, banaka edo taldeka, Foruzaingoaren orotariko beharren arabera.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Foru agindu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetu egiten dira.
AZKEN XEDAPENA
Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2004ko irailaren 15ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
ANEXO
ANTOLAMENDUKO FORUZAIN FORUZAINAREN
_IKERKUNTZA KRIMINALEKO ARLOA
4 OFIZIALA IRUÑA
KUDEAKETA BRIGADA
20 SARJENTUA IRUÑA
_POLIZIA JUDIZIALAREN DIBISIOA
DELITU EKONOMIKOEN ETA ONDAREAREN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA
36 SARJENTUA IRUÑA
44 KABOA IRUÑA
194 FORUZAINA IRUÑA
PERTSONEN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA
27 SARJENTUA IRUÑA
193 KABOA IRUÑA
329 KABOA IRUÑA
191 FORUZAINA IRUÑA
283 FORUZAINA IRUÑA
OSASUNAREN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA
63 SARJENTUA IRUÑA
267 KABOA IRUÑA
325 KABOA IRUÑA
326 FORUZAINA IRUÑA
LAGUNTZA BRIGADA
43 SARJENTUA IRUÑA
66 SARJENTUA IRUÑA
97 KABOA IRUÑA
256 KABOA IRUÑA
320 KABOA IRUÑA
312 FORUZAINA IRUÑA
404 FORUZAINA IRUÑA
ADINGABEEN TALDEA
GENERO-INDARKERIAREN KONTRAKO TALDEA
_POLIZIA ZIENTIFIKOAREN DIBISIOA
40 SARJENTUA IRUÑA
84 SARJENTUA IRUÑA
150 KABOA IRUÑA
185 KABOA IRUÑA
600 FORUZAINA IRUÑA
LANDA-LANETAKO BRIGADA KRIMINALISTA
LABORATEGIKO BRIGADA KRIMINALISTA
PERTSONEN TALDEA
GAUZEN TALDEA
_INFORMAZIO DIBISIOA
102 KABOA IRUÑA
308 KABOA IRUÑA
229 FORUZAINA IRUÑA
272 FORUZAINA IRUÑA
INFORMAZIOA LORTZEKO BRIGADA
INFORMAZIOA PRESTATZEKO BRIGADA
INFORMAZIOA ZABALTZEKO BRIGADA
Iragarkiaren kodea: F0413916