113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E G U E S I B A R

Eskolaurreko Ikastetxearen kudeaketaren lehiaketa

Kontratuaren xedea: "Eguesibarko Eskolaurreko Ikastetxea" kudeatzea (Gorraitz).

Kontratu mota: zerbitzuen kudeaketa.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Hasierako prezioa: 189.992,76 euro, BEZa barne.

Iraupena: urtebete, ikasturtearekin bat eginez; 6 urte arte luzatzen ahal da.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (San Martín kalea, 26-behea, Egues) eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren tokietan, klausulen pleguan adierazitako moduari eta ereduari jarraikiz, hogeita zazpi egun naturaleko epean aurkeztu ere, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen.

Administrazio klausulen plegua interesatuen eskura dago udal bulegoetan (San Martin, 26-behea, Egues). Telefonoa: 948 33 16 11, Faxa: 948 33 18 04.

Eguesen, 2004ko irailaren 15ean._Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0413893