II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
LEKUNBERRI
Lekunberriko Udalaren Plan Orokorra prestatzeko lanen kontratazioa
Lekunberriko Udalak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:
Kontratuaren xedea: Lekunberriko Udalaren Plan Orokorra prestatzea eta laguntza teknikoa ematea Plan Orokorra prestatzen den bitartean, behin betiko onetsi arte.
Adjudikatzeko bidea: prozedura irekia; lehiaketa.
Kontrataren aurrekontua, gehienez: 55.000 euro, BEZa barne.
Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Lekunberriko Udaleko idazkaritzan, 26 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, bulego orduetan. Epearen azkeneko eguna balioduna ez bada, balioduna den hurrengoan ere aurkeztu ahalko dira proposamenak.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak.
Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.
Lekunberrin, 2004ko abuztuaren 16an._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L0413561