113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BETELU

Oihan enkantea

Beteluko Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, Beteluko Urtzalde parajean oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra:

_1.131 intsinis pinu, 1.774 metro kubiko zur eta 108 metro kubiko enbor txiki metros cúbicos de ttiki egiten dutenak. Mozketa mota: bukaerako matarrasa.

_19 alertze japoniar, 6 metro kubiko zur eta 3 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Mozketa mota: bukaerako matarrasa.

Hasierako prezioa: 89.486,00 euro. (BEZa kanpo).

Proposamenak Beteluko Udalean aurkeztuko dira, hamabost egun balioduneko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta hurrengo astelehenean, arratseko bederatzietan, irekiko dira proposamenak.

Bi epe horietako edozein egun baliogabean bukatzen bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea, ordu berera arte.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira, nahitaez:

1. Eskatzailearen nortasun agiria.

_Lizitatzailea pertsona juridikoa bada, eraketaren eskritura aurkeztu beharko du eta, behar bada, aldaketarena, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik; hori guztia, aplikatzen ahal zaion merkataritzako legediaren arabera, horrelakorik eskatzerik bada. Horrela ez bada, eraketaren eskritura edo agiria aurkeztu beharko du, edo, hala bada, aldaketarena, estatutuak edo eratzearen akta, jarduera arautzen duten arauak agertuz, betiere behar den erregistro ofizialean inskribaturik.

_Lizitatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko du.

2. Lizitatzailearen adierazpena edo, hala bada, haren ahaldunaren edo ordezkariarena, non adieraziko duen, hitzen ardura bere gain hartuz, ez enpresa ezta bere administrariak ere ez daudela kontratatazio galarazpenen barrenean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 30. artikuluak aipatzen dituenetan.

3. Enpresaren sailkapen agiria.

4. Behin-behineko fidantza gisa, hasierako prezioaren % 2 utzi izanaren ordainagiria.

5. Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura egonen da, Beteluko Udalean, telefonoa: 948 513011.

Betelun, 2004ko abuztuaren 30an._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0413526