113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

55/2004 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Foruzaingoaren Herritarren Segurtasunerako Arloaren egitura garatu, brigadei eta taldeei dagokienez, eta lanean hasteko prozedura finkatzen duena.

Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bateginak, abuztuaren 14ko 213/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, gero batean emanen diren garapenerako erregelamenduzko arauetara jotzen du Foruzaingoaren barne-antolamendua ezartzeko.

Lege aipamen horren babesean, Foruzaingoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak Foru Komunitatearen esparruan herritarrek dituzten beharrak modu integral batean asetzeko bidea ematen duen antolaketa-eredua ezarri zuen, betiere legeriak ahalbidetzen duen eskumen-esparruaren barrenean. Eredu horren arabera, Foruzaingoa lau maila hierarkizatutan egituratua dago, irizpide funtzional eta operatiboei begira: arloak, dibisioak, brigadak eta taldeak. Foru dekretu horretan berean arloen eta dibisioen egitura finkatu zen.

Nafarroako Foruzaingoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren 16. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokio brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea. Beste alde batetik, xedapen iragankorrean ezartzen da Foruzaingoaren egitura pixkana-pixkana ezarriko dela, aurrekontuetan dagoen diruaren arabera eta Foruzaingoak dituen langile eta baliabideen arabera.

Foruzaingoaren antolamenduaren egituran Herritarren Segurtasunerako Arloa garatu beharra dago, brigadei eta taldeei dagokienez, eta horretarako, polizia eginkizunak ahalik eta eragingarrienak izan daitezen behar diren unitate organikoak sortu. Gainera, unitate berrien dotaziorako segitu beharreko prozesua finkatu beharra dago.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36. artikuluak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Herritarren Segurtasunerako arloaren antolaketaren egitura

LEHENENGO ATALA

Herritarrak Babesteko Dibisioa

1. artikulua. Herritarrak Babesteko Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:

_Eraikinak Babesteko Brigada.

_Aurrea Hartzeko Brigada.

2. artikulua. 1. Eraikinak Babesteko Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

a) Foru Komunitateko erakundeetako eraikin batzuetan zaintza, kontrola eta babes lana egitea, hots, haien ezaugarri bereziengatik Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak agintzen dituenetan.

b) Babestu beharreko eraikinetan dauden pertsonei segurtasuna eta babesa ematea.

c) Polizia etxeetan gordailuan dauden ibilgailuak eta gainerako ondasunak babestea.

d) Atxilotuak bildu, babestu eta eramatea, hala behar izanez gero.

2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Eraikinak Babesteko Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

a) Justizia Taldea.

b) Erakundeen Taldea.

c) Iruñeko Polizia Etxeko Taldea.

d) Tuterako Polizia Etxeko Taldea.

3. Aurreko idatz-zatiko a), b) eta c) taldeak Nafarroa osorako dira. d) taldea eskualdekoa izanen da.

3. artikulua. 1. Aurrea Hartzeko Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

a) Pertsona eta ondasunei segurtasuna, babesa eta laguntza ematea, larrialdi egoeretan batez ere.

b) Espazio publikoak zaintzea.

c) Manifestazioak eta, oro har, elkarretaratze handiak babestu eta antolatzea.

d) Erantzukizun penal edo administratiboa ekartzen duten egintzak galarazi eta jarraitzea, eta horretarako aurreneurriak hartzea.

e) Herritarrak segurtasunean eta ongizatean bizi daitezen saiatzea eta haien eskubideak erabiltzea bermatzea.

2. Aurrea Hartzeko Brigada Nafarroa osorako unitatea da.

BIGARREN ATALA

Agintariak Babesteko Dibisioa

4. artikulua. Agintariak Babesteko Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:

_Lehendakaritzako Brigada.

_Eskolten Brigada.

_Sostengu Brigada.

5. artikulua. 1. Lehendakaritzako Brigadari dagokio Nafarroako Gobernuko lehendakariaren segurtasuna bermatzeko behar diren polizia lanak eta antzeko beste lan batzuk zuzenean burutzea.

2. Lehendakaritzako Brigada Nafarroa osorako unitatea da.

6. artikulua. 1. Eskolten Brigadari dagokio haren kargu uzten dituzten agintariei eskolta zerbitzuak eta babesa emateko behar diren polizia lanak zuzenean burutzea.

2. Bere eginkizunak ahalik hoberena egiteko eta eginkizun horiek eskualdeka optimizatzeko, Eskolten Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

a) Iruñeko Taldea.

b) Tuterako Taldea.

3. Iruñeko Taldea eta Tuterako Taldea Nafarroa osorako dira.

7. artikulua. 1. Sostengu Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

a) Dibisioko gainerako brigadekin koordinaturik, pertsona babestuaren segurtasun osoa bermatzeko behar diren babes eta zaintza zerbitzuak ematea.

b) Pertsona babestuen segurtasuna bermatzeko kontrazaintza zerbitzuak, aurreratuak, ikuskapenak eta behar diren gainerako zerbitzu guztiak egitea.

c) Dibisioko gainerako brigadei sostengua eta babesa ematea.

2. br igada hori Nafarroa osorako da.

HIRUGARREN ATALA

Esku-hartze Dibisioa

8. artikulua. Esku-hartze Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:

a) Esku-hartzeko 1. Taldea.

b) Esku-hartzeko 2. Taldea.

c) Esku-hartzeko 3. Taldea.

d) Esku-hartzeko 4. Taldea.

e) Aginte taldea.

9. artikulua. 1. Talde horiei dagokie Esku-hartze Dibisioari esleitutako lan espezializatuak zuzenean burutzea euren jarduera eremuen barrenean.

2. Aurreko taldeak Nafarroa osorako dira.

LAUGARREN ATALA

Kudeaketa Brigada

10. artikulua. Kudeaketa Brigadak, Herritarren Segurtasunerako Arloari zuzenean atxikirik egonen denak, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bere arloaren jarduketen esparruan, polizia administrazioak dituen eginkizunen antolaketa eta kudeaketa bere gain hartzea.

b) Arloko buruari laguntzea dibisioen jarduerak zuzentzen, koordinatzen eta kontrolatzen.

II. KAPITULUA

Ezarpen operatiboa

11. artikulua. 1. Nafarroako Foruzaingoko plantilla organikoa Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatzen diren eduki eta prozedurekin bat osatuko da. Behar den garaian plantillan xedatzen dena deusetan galarazi gabe, Erregelamendu hartako lehenbiziko xedapen gehigarria betez, foru agindu honetako eranskinean agertzen diren langileak Herritarren Segurtasunerako Arloa osatzen duten antolamenduko unitateei atxikitzen zaizkie, atxikipen edo eginkizun berriak, funtsean, aurreko lanpostuarenak baldin badira.

2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurretik langileak zituen lanpostuetako egoera onartuko zaio maila-zerrendan.

12. artikulua. 1. Aurreko postuetan ageri ez ziren eginkizun berriak dauzkaten lanpostuak lehiaketaren, berariazko lehiaketaren edo izendapen librearen bidez beteko dira, Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatzen diren eduki eta prozeduren arabera osatzen den plantilla organikoan behar den garaian xedatzen denarekin bat.

2. Aurreko idatz-zatian aurreikusten den prozesua bukatu ondoren, organo eskudunak, prozesuaren emaitzen arabera, langileak atxikiko dizkie antolamendu unitateei.

13. artikulua. Foru agindu honetako 11. eta 12. artikuluetan aipatzen diren prozeduren ondoriozko atxikipenak, plantillari dagokionez, langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 20. artikuluan aurreikusiriko baldintzetan.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Antolamendu unitate bakoitzari esleitzen zaizkion berariazko polizia eginkizunak deusetan galarazi gabe, haiei atxikiriko langileek agintzen zaizkien eginkizun guztiak egin beharko dituzte, banaka edo taldeka, Foruzaingoaren orotariko beharren arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru agindu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetu egiten dira.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2004ko irailaren 13an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

ERANSKINA

ANTOLAMENDUKO FORUZAIN FORUZAINAREN

_HERRITARREN SEGURTASUNERAKO ARLOA

3 OFIZIALA IRUÑA

177 OFIZIALA IRUÑA

KUDEAKETA BRIGADA

_HERRITARRAK BABESTEKO DIBISIOA

ERAIKINAK BABESTEKO BRIGADA

JUSTIZIA TALDEA

58 SARJENTUA IRUÑA

95 KABOA IRUÑA

101 KABOA IRUÑA

108 KABOA IRUÑA

295 KABOA IRUÑA

236 FORUZAINA IRUÑA

347 FORUZAINA IRUÑA

463 FORUZAINA IRUÑA

500 FORUZAINA IRUÑA

502 FORUZAINA IRUÑA

503 FORUZAINA IRUÑA

510 FORUZAINA IRUÑA

526 FORUZAINA IRUÑA

527 FORUZAINA IRUÑA

528 FORUZAINA IRUÑA

529 FORUZAINA IRUÑA

532 FORUZAINA IRUÑA

533 FORUZAINA IRUÑA

535 FORUZAINA IRUÑA

537 FORUZAINA IRUÑA

539 FORUZAINA IRUÑA

548 FORUZAINA IRUÑA

550 FORUZAINA IRUÑA

557 FORUZAINA IRUÑA

559 FORUZAINA IRUÑA

569 FORUZAINA IRUÑA

583 FORUZAINA IRUÑA

586 FORUZAINA IRUÑA

598 FORUZAINA IRUÑA

601 FORUZAINA IRUÑA

603 FORUZAINA IRUÑA

604 FORUZAINA IRUÑA

605 FORUZAINA IRUÑA

613 FORUZAINA IRUÑA

616 FORUZAINA IRUÑA

ERAKUNDEEN TALDEA

50 SARJENTUA IRUÑA

72 KABOA IRUÑA

93 KABOA IRUÑA

109 FORUZAINA IRUÑA

117 FORUZAINA IRUÑA

118 FORUZAINA IRUÑA

134 FORUZAINA IRUÑA

137 FORUZAINA IRUÑA

144 FORUZAINA IRUÑA

157 FORUZAINA IRUÑA

160 FORUZAINA IRUÑA

173 FORUZAINA IRUÑA

183 FORUZAINA IRUÑA

188 FORUZAINA IRUÑA

190 FORUZAINA IRUÑA

204 FORUZAINA IRUÑA

207 FORUZAINA IRUÑA

225 FORUZAINA IRUÑA

237 FORUZAINA IRUÑA

238 FORUZAINA IRUÑA

245 FORUZAINA IRUÑA

358 FORUZAINA IRUÑA

392 FORUZAINA IRUÑA

393 FORUZAINA IRUÑA

415 FORUZAINA IRUÑA

419 FORUZAINA IRUÑA

420 FORUZAINA IRUÑA

430 FORUZAINA IRUÑA

433 FORUZAINA IRUÑA

440 FORUZAINA IRUÑA

442 FORUZAINA IRUÑA

443 FORUZAINA IRUÑA

447 FORUZAINA IRUÑA

453 FORUZAINA IRUÑA

461 FORUZAINA IRUÑA

466 FORUZAINA IRUÑA

482 FORUZAINA IRUÑA

492 FORUZAINA IRUÑA

493 FORUZAINA IRUÑA

495 FORUZAINA IRUÑA

496 FORUZAINA IRUÑA

497 FORUZAINA IRUÑA

511 FORUZAINA IRUÑA

521 FORUZAINA IRUÑA

540 FORUZAINA IRUÑA

553 FORUZAINA IRUÑA

563 FORUZAINA IRUÑA

568 FORUZAINA IRUÑA

571 FORUZAINA IRUÑA

575 FORUZAINA IRUÑA

585 FORUZAINA IRUÑA

588 FORUZAINA IRUÑA

592 FORUZAINA IRUÑA

594 FORUZAINA IRUÑA

596 FORUZAINA IRUÑA

612 FORUZAINA IRUÑA

614 FORUZAINA IRUÑA

IRUÑEKO POLIZIA-ETXEKO TALDEA

73 SARJENTUA IRUÑA

273 KABOA IRUÑA

371 FORUZAINA IRUÑA

394 FORUZAINA IRUÑA

505 FORUZAINA IRUÑA

512 FORUZAINA IRUÑA

513 FORUZAINA IRUÑA

516 FORUZAINA IRUÑA

517 FORUZAINA IRUÑA

523 FORUZAINA IRUÑA

525 FORUZAINA IRUÑA

536 FORUZAINA IRUÑA

589 FORUZAINA IRUÑA

595 FORUZAINA IRUÑA

597 FORUZAINA IRUÑA

602 FORUZAINA IRUÑA

610 FORUZAINA IRUÑA

615 FORUZAINA IRUÑA

TUTERAKO POLIZIA-ETXEKO TALDEA

85 SARJENTUA TUTERA

243 KABOA TUTERA

248 KABOA TUTERA

344 KABOA TUTERA

212 FORUZAINA TUTERA

381 FORUZAINA TUTERA

397 FORUZAINA TUTERA

608 FORUZAINA TUTERA

628 FORUZAINA TUTERA

629 FORUZAINA TUTERA

630 FORUZAINA TUTERA

631 FORUZAINA TUTERA

633 FORUZAINA TUTERA

634 FORUZAINA TUTERA

635 FORUZAINA TUTERA

639 FORUZAINA TUTERA

640 FORUZAINA TUTERA

641 FORUZAINA TUTERA

642 FORUZAINA TUTERA

643 FORUZAINA TUTERA

AURREA HARTZEKO BRIGADA

7 SARJENTUA IRUÑA

32 SARJENTUA IRUÑA

77 SARJENTUA IRUÑA

81 SARJENTUA IRUÑA

104 KABOA IRUÑA

398 FORUZAINA IRUÑA

432 FORUZAINA IRUÑA

455 FORUZAINA IRUÑA

_AGINTARIAK BABESTEKO DIBISIOA

14 SARJENTUA IRUÑA

LEHENDAKARITZAKO BRIGADA

11 SARJENTUA IRUÑA

79 KABOA IRUÑA

310 KABOA IRUÑA

141 FORUZAINA IRUÑA

175 FORUZAINA IRUÑA

227 FORUZAINA IRUÑA

239 FORUZAINA IRUÑA

304 FORUZAINA IRUÑA

314 FORUZAINA IRUÑA

342 FORUZAINA IRUÑA

378 FORUZAINA IRUÑA

451 FORUZAINA IRUÑA

452 FORUZAINA IRUÑA

458 FORUZAINA IRUÑA

478 FORUZAINA IRUÑA

481 FORUZAINA IRUÑA

491 FORUZAINA IRUÑA

545 FORUZAINA IRUÑA

579 FORUZAINA IRUÑA

606 FORUZAINA IRUÑA

627 FORUZAINA IRUÑA

636 FORUZAINA IRUÑA

ESKOLTEN BRIGADA

IRUÑEKO TALDEA

49 SARJENTUA IRUÑA

98 KABOA IRUÑA

232 KABOA IRUÑA

302 KABOA IRUÑA

131 FORUZAINA IRUÑA

138 FORUZAINA IRUÑA

140 FORUZAINA IRUÑA

147 FORUZAINA IRUÑA

148 FORUZAINA IRUÑA

151 FORUZAINA IRUÑA

155 FORUZAINA IRUÑA

156 FORUZAINA IRUÑA

161 FORUZAINA IRUÑA

165 FORUZAINA IRUÑA

166 FORUZAINA IRUÑA

187 FORUZAINA IRUÑA

253 FORUZAINA IRUÑA

270 FORUZAINA IRUÑA

291 FORUZAINA IRUÑA

300 FORUZAINA IRUÑA

301 FORUZAINA IRUÑA

313 FORUZAINA IRUÑA

327 FORUZAINA IRUÑA

332 FORUZAINA IRUÑA

360 FORUZAINA IRUÑA

368 FORUZAINA IRUÑA

374 FORUZAINA IRUÑA

382 FORUZAINA IRUÑA

389 FORUZAINA IRUÑA

402 FORUZAINA IRUÑA

414 FORUZAINA IRUÑA

427 FORUZAINA IRUÑA

450 FORUZAINA IRUÑA

465 FORUZAINA IRUÑA

508 FORUZAINA IRUÑA

515 FORUZAINA IRUÑA

520 FORUZAINA IRUÑA

547 FORUZAINA IRUÑA

552 FORUZAINA IRUÑA

556 FORUZAINA IRUÑA

560 FORUZAINA IRUÑA

562 FORUZAINA IRUÑA

567 FORUZAINA IRUÑA

577 FORUZAINA IRUÑA

580 FORUZAINA IRUÑA

582 FORUZAINA IRUÑA

584 FORUZAINA IRUÑA

599 FORUZAINA IRUÑA

607 FORUZAINA IRUÑA

609 FORUZAINA IRUÑA

611 FORUZAINA IRUÑA

617 FORUZAINA IRUÑA

624 FORUZAINA IRUÑA

626 FORUZAINA IRUÑA

632 FORUZAINA IRUÑA

638 FORUZAINA IRUÑA

644 FORUZAINA IRUÑA

645 FORUZAINA IRUÑA

TUTERAKO TALDEA

SOSTENTU BRIGADA

12 SARJENTUA IRUÑA

47 KABOA IRUÑA

51 KABOA IRUÑA

92 KABOA IRUÑA

163 KABOA IRUÑA

164 KABOA IRUÑA

220 KABOA IRUÑA

263 KABOA IRUÑA

357 KABOA IRUÑA

158 FORUZAINA IRUÑA

353 FORUZAINA IRUÑA

367 FORUZAINA IRUÑA

399 FORUZAINA IRUÑA

426 FORUZAINA IRUÑA

489 FORUZAINA IRUÑA

498 FORUZAINA IRUÑA

565 FORUZAINA IRUÑA

574 FORUZAINA IRUÑA

_ESKU HARTZEKO DIBISIOA

ESKU HARTZEKO 1. TALDEA

317 KABOA IRUÑA

340 FORUZAINA IRUÑA

507 FORUZAINA IRUÑA

530 FORUZAINA IRUÑA

546 FORUZAINA IRUÑA

590 FORUZAINA IRUÑA

ESKU HARTZEKO 2. TALDEA

373 KABOA IRUÑA

261 FORUZAINA IRUÑA

294 FORUZAINA IRUÑA

365 FORUZAINA IRUÑA

558 FORUZAINA IRUÑA

561 FORUZAINA IRUÑA

ESKU HARTZEKO 3. TALDEA

337 KABOA IRUÑA

351 FORUZAINA IRUÑA

499 FORUZAINA IRUÑA

551 FORUZAINA IRUÑA

555 FORUZAINA IRUÑA

ESKU HARTZEKO 4. TALDEA

90 SARJENTUA IRUÑA

195 FORUZAINA IRUÑA

241 FORUZAINA IRUÑA

410 FORUZAINA IRUÑA

534 FORUZAINA IRUÑA

549 FORUZAINA IRUÑA

564 FORUZAINA IRUÑA

AGINTE TALDEA

Iragarkiaren kodea: F0413914