113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A N T S O A I N

E D I K T U A

2004ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 28an, Antsoaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako 24. artikuluaren aldaketaren iragarkia.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, delako aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da. Horiek horrela, testu osoa ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betez.

Antsoaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako 24. artikulua honela idatzirik gelditu da:

24. artikulua. Euskaldun populazioa.

1._Antsoaingo Udalak, aldian behin, azterlana eginen du euskaldun populazioaren portzentajea jakiteko, udalerriaren egoera soziolinguistikoa hobeki ezagutu eta horiendako kanpaina berariazkoak hobeki egin beharrez. Orobat, borondatezko izen emateen bidez, Antsoaingo euskaldunen zentsua eginen du, berme guztiekin egin ahal izateko kanpaina berariazkoak, hala nola "Bai esan?", "Udaletxean ere euskaraz", bideoteka, etab.

Gainera, zentsua egindakoan, euskararen gainean behar diren galderak erantsiko dira udal erroldako sarrera-irteera guztietan, euskaldunen zentsua betiere eguneraturik egon dadin.

2._Abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 20.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, euskaldunen zentsuak ezaugarri hauek izanen ditu:

a) Helburua eta aurreikusiriko erabilerak: soziolingustikoaren esparruan lanabesa eskura izatea, hizkuntz programa berariazkoak prestatzeko hiztunaren hizkuntz ezaugarriei begiratuta.

b) Ukituriko pertsona eta taldeak: Antsoaingo herritarrak.

c) Datuak biltzeko prozedura: datuak interesatuak emanen ditu, edo haren legezko ordezkariak, inprimaki bat betez.

d) Fitxategiaren oinarrizko antolamendua eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

1. Identifikazio datuak.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

2. Datu pertsonalak.

_Adina.

_Sexua.

_Ama-hizkuntza.

3. Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak.

_Prestakuntza.

e) Datu pertsonalen lagapena: fitxategiko datuak ez dira inori ez inolako entitateri lagako edo jakinaraziko, interesatua ez bada, eta ez da haiekin nazioarteko transferentziarik eginen.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Antsoaingo Udala.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Antsoaingo Udalaren Euskara Patronatua; helbidea: Udaletxeko plaza, 1, Antsoain. 31013 P.K. (Nafarroa): telefonoa: 948 38 22 41; faxa: 948 13 22 00, posta elektronikoa:euskera@ansoain.animsa.es.

h) Segurtasun neurriak: segurtasun plana ezarriko da, oinarrizko mailan.

Antsoainen, 2004ko abuztuaren 12an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0413391