I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
224/2004 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Hezkuntza kontseilariak emana. Honen bidez, Haur eta Lehen Hezkuntzan hizkuntza gaitasunak, matematikako gaitasunak eta Nafarroako geografia, historia eta kulturaren ikaskuntza hobetzearekin zerikusia duten berrikuntzen bidezko esperientzien eta irakaskuntzako beste esperientzia batzuen lehiaketarako arauak onesten dira.
Irakasleak gakoetako bat dira hezkuntza sistemak egoki funtziona dezan, eta hori hala da irakaskuntzako praktika bikainak erabiltzen dituztelako. Horiek baloratu egin behar dira, eta hezkuntza komunitateko gainerakoei zabaltzea komeni da. Hezkuntza Departamentuak irakasleen ahalegina aintzat hartu nahi du, eta merezi duten onarpena gizartean ere zabaltzen lagundu. Horri begira, lehiaketa honetarako deialdia egin da, Haur eta Lehen Hezkuntzan izan diren irakaskuntzako esperientziak hautatzeko, ondoko esparruetan: hizkuntza gaitasuna curriculumaren arlo guztietan; matematikako gaitasuna; Nafarroako aniztasun geografiko, historiko eta kulturalaren ikaskuntza eta hezkuntzako beste esperientzia orokor batzuk.
Lehenik, deialdi hau egiten da Departamentuak ikasle nafarren oinarrizko gaitasunen (hizkuntza eta matematika) hobekuntza bultzatu nahi duelako. Bai Departamentuak egindako barne ebaluazioek bai INCEk edo PISAk egindako kanpoko ebaluazioek argi utzi dute gaitasun horiek hobetu egin behar direla. Hezkuntza Departamentuak aintzat hartu nahi ditu irakasuntzako praktika onak, bai eta curriculumeko edozein arlotako hizkuntza gaitasunak eta matematikako gaitasunak irakasteko metodo egiaztatuak erabiltzen dituzten irakasleak ere; halaber, ikasleek gaitasun horietan izaten dituzten emaitzak hobetzeko metodo pedagogikoak, esperientzia didaktikoak eta ikaskuntza estrategiak bultzatu nahi ditu, materialak argitaratuz.
Bigarrenik, Departamentuaren asmoa da ikasle nafarrek Nafarroaren beraren nortasuna eta identitatea zehazten duen aniztasun geografiko, historiko eta kulturala ezagutzea. Deialdi honen bidez ezagutaraziko dira Haur eta Lehen Hezkuntzan irakasleek izaten dituzten esperientzia onak, hain zuzen ere Nafarroari buruzko ikasketekin zerikusia duten materialak prestatu, ikerketak egin eta esperientziak praktikan jarri dituztenenak. Halako esperientziak argitaratu eginen dira, beste irakasle batzuek erabili ahal izateko.
Azkenik, irakasleek, eguneroko lanean, esperientzia ugari eta baliagarriak lantzen dituzte irakaskuntzako zenbait arlotan, eta horrek eragina du ikastetxearen funtzionamendu onean. Hezkuntza Departamentuak horiek ere zabaldu nahi ditu argitalpen bidez.
Horrenbestez, Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko zuzendariak deialdi honen komenigarritasunari buruz egindako txostena ikusirik,
AGINDU DUT:
1. Haur eta Lehen Hezkuntzako berrikuntza esperientzien lehiaketarako deialdia onestea. I. eta II. eranskinetan ageri da.
2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Foru agindu hau eta eranskinak Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzura eta Berriztapen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2004ko abuztuaren 23an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.
I. ERANSKINA
Deialdiaren oinarriak
0._Xedea.
Haur eta Lehen Hezkuntzan hizkuntza gaitasunak, matematikako gaitasunak eta Nafarroako geografia, historia eta kulturaren ikaskuntza hobetzearekin zerikusia duten berrikuntzen bidezko esperientzien eta irakaskuntzako beste esperientzia batzuen lehiaketarako arauak ematea.
1._Lau modalitate ezarri dira.
A._Haur eta Lehen Hezkuntzako edozein arloren ikaskuntzan hizkuntza gaitasunak hobetzearekin zerikusia duten esperientziak garatzen dituzten lanak.
B._Haur eta Lehen Hezkuntzan matematikako gaitasunak hobetzearekin zerikusia duten esperientziak garatzen dituzten lanak
C._Haur Hezkuntzan "Ingurune fisikoa eta soziala ezagutzea" eta Lehen Hezkuntzan "Natur, gizarte eta kultur ingurunearen ezagutza" izeneko arloetan Nafarroako curriculumari aplikatutako esperientzia didaktikoak garatzen dituzten lanak.
D._Hezkuntzako alderdi orokorrak hobetzera bideratutako esperientziak garatzen dituzten lanak; alderdi horiek dira tutoretza lana, gelako elkarbizitza, ikastetxearen antolaketa, eskolako liburutegiaren erabilera, irakurketa planak, eskolaz kanpoko jarduerak, e.a. Lan horiek beste irakasle eta ikastetxe batzuentzako erreferentzia izan daitezke eta argitalpen baten bidez zabaltzen ahal dira.
2._Deialdiaren helburuak.
2.1. Nafarroako irakasleek ondoko arloetan izaten dituzten esperientzia onak ezagutaraztea: hizkuntzaren erabilera curriculumeko arlo guztietan, matematika ikastea, Nafarroako aniztasun geografiko, historiko eta kulturala eta hezkuntzako beste esperientzia orokor batzuk.
2.2. Irakasleek gelan eta gelatik kanpo egunero egiten duten lana aintzat hartzea.
3._Hartzaileak.
3.1. Deialdian parte har dezakete Haur eta Lehen Hezkuntzan ari diren irakasle guztiek, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko nahiz itunduren batean lan egiten badute.
4._Lanen ezaugarriak.
4.1. Lanetan azalduko dira gelan edo ikastetxean egin eta balorazio positiboa izan duten esperientziak, deialdi honetako modalitateetan sartzen badira.
4.2. Euskarri informatikoan eta paperean aurkeztuko dira (DIN A4, alde batetik eta tarte bikoitzarekin), luzera mugarik gabe.
4.3. Laguntzako material didaktikoak ere aurkez daitezke, edozein euskarritan (grafikoa, ikus-entzunezkoa, informatikoa, e.a.).
4.4. Gaztelaniaz edo euskaraz aurkez daitezke lanak.
4.5. Ikastetxe bateko edo gehiagotako irakasle batek edo batzuek egindako esperientziak aurkeztu ahalko dira.
4.6. Lanetan agertu beharreko atalak:
a) Esperientziaren justifikazioa.
b) Helburuak.
c) Landutako edukien edo alderdien egitura eta garapena, eta curriculumarekin edo, hala denean, ikastetxeko pedagogia eta hezkuntza arloetako planekin duten zerikusia.
d) Esperientziaren deskribapen zehatza:
_Sekuentziazioa.
_Irakaslearen zeregina.
_Ikasleen parte-hartzea.
_Jarduerak.
_Erabilitako materialak, e.a.
e) Ikasleek edo irakasleek eta, hala denean, hezkuntza komunitateko beste kide batzuek esperientziaren gainean egindako ebaluazioa.
f) Esperientzia orokortzeko eta eredua zabaltzeko aukera.
5._Eskaeren tramitazioa.
5.1. Eskaerak.
Deialdian parte hartu nahi duten irakasleek II. eranskineko eredua erabiliz eginen dituzte eskaerak, eta Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko zuzendariari heleraziko dizkiote.
5.2. Agiriak.
Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:
a) Esperientziaren arduradun edo koordinatzailearen NANaren fotokopia.
b) Lanaren dosierra paperean eta euskarri informatikoan.
c) Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria, esperientzia egoki gauzatu dela egiaztatzen duena.
5.3. Aurkezteko epeak eta tokia.
Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo Aldapa kalea, 8, Iruña), 2005eko otsailaren 14ko 14:00ak baino lehen.
6._Hautapen prozedura.
6.1. Hautapen Batzordea.
Batzorde batek hautatuko ditu esperientzia didaktikoak. Batzordekideak:
Batzordeburua: Hezkuntza Berriztapenaren atalburua.
Lau batzordekide:
Curriculum Diseinu eta Garapenerako Unitate Teknikoko burua.
Ikasliburu eta Materialen Unitate Teknikoko burua.
Curriculum Diseinu eta Garapenerako Unitate Teknikoko aholkulari bat.
Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkulari bat.
Batzordekide gazteenak idazkari lana eginen du.
6.2. Hautapen irizpideak.
Aurkezten diren esperientziak hautatzeko honako irizpideak eta baremoa izanen dira kontuan:
_Esperientziaren eta helburuen justifikazioa: 5 puntu.
_Esperientziaren edukien egitura eta garapena, eta curriculumarekin edo ikastetxeko planekin duten zerikusia: 5 puntu.
_Esperientziaren deskribapen zehatza (sekuentziazioa, irakaslearen zeregina, ikasleen parte-hartzea, jarduerak, erabilitako materialak, e.a.): 20 puntu.
_Originaltasuna: 5 puntu.
_Aplikazio praktikoa: 5 puntu.
_Ikasleek edo irakasleek eta, hala denean, hezkuntza komunitateko beste kide batzuek esperientziaren gainean egindako ebaluazioa. 5 puntu.
_Esperientzia orokortu eta zabaltzeko aukera: 5 puntu.
Guztira: 50 puntu.
6.3. Deialdiaren ebazpena.
Hautapen batzordeak modalitate bakoitzean hautatzen diren esperientzien zerrenda eginen du, puntuazioen araberako hurrenkeran, 2005eko martxoaren 14an. Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jarriko da jendeak ikusteko. Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak behar den ebazpena sinatuko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.
7._Sariak.
Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako:
_Lehen saria:
_Lanak Blitz edo Chipi-Txapa bilduman argitaratzea.
_5 kreditu edo 50 ordu ematea berrikuntza proiektu gisa.
_Bigarren saria:
_5 kreditu edo 50 ordu ematea berrikuntza proiektu gisa.
Sariak eman gabe utz daitezke esperientziek eskatzen den kalitate mailarik ez badute, lortutako puntuazioa 6.2 atalean 25 puntutara iristen ez bada betiere.
8._Saritutako materialen jabetza.
_Saritutako esperientziak Nafarroako Gobernuaren jabetzapean geldituko dira eta erabili ahalko ditu, betiere egilea edo egileak aipatuta.
9._Errekurtsoak.
Foru agindu honen eta agindu hau garatzen duten egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
II. ERANSKINA
Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko zuzendariari helaraziko zaion eskabide eredua
Deiturak, Izena
Ikastetxearen izena
Esperientziaren izenburua
Aurkezten diren agirien azalpena
Iragarkiaren kodea: F0413328