I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
293/2004 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, presakoa deklaratzen du ondoko proiektuetako lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa: "Puntu arriskutsuak kentzeko plana: "NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134-a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua" eta "Puntu arriskutsuak kentzeko plana: Zangoza-Sos del Rey Católico NA-127 errepideko 2+650 k.p.ko gurutzagunea (Zangozako iparraldeko sarbidea) hobetzea".
Herri Lan zuzendari nagusiak, abuztuaren 25eko 519/2003 Ebazpenaren bidez, "NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134-a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko" proiektua behin betikoz onetsi zuen. Martxoaren 18ko 198/2003 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen.
Herri Lan zuzendari nagusiak emandako otsailaren 26ko 139/2003 Ebazpenaren bidez, "Zangoza-Sos del Rey Católico NA-127 errepideko 2+650 k.p.ko gurutzagunea (Zangozako iparraldeko sarbidea) hobetzeko" proiektua behin betikoz onetsi zen, azaroaren 20 1000/2002 Ebazpenez jendaurrean egon ondoren.
Ikusirik, hobetu nahi diren errepideek zirkulazio handia jasaten dutela eta eta bide-tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko irailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Presakoa deklaratzen da ondoko obren proiektuek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa: "Puntu arriskutsuak kentzeko plana: NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua eta "Puntu arriskutsuak kentzeko plana: "Zangoza-Sos del Rey Católico NA-127 errepideko 2+650 k.p.ko gurutzagunea (Zangozako iparraldeko sarbidea) hobetzea" .
2. artikulua. Ondasun eta eskubide ukituak eskuratzeko kalkulatu den gastua (desjabetzapeneko laguntza teknikoa barne) 24.000,00 eurokoa da eta 2004ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzapena" izeneko 610000-61340-6001-513400 kontusailaren kargura ordainduko da.
AZKEN XEDAPENA
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2004ko abuztuaren 30ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.
Iragarkiaren kodea: F0413569