113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1418/2004 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, hogeita zazpi egun naturaleko epea irekitzen duena, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, eskabideak aurkezteko, batetik, 2005ean zehar Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programako zerbitzuak emateko 2004. urtean sinatutako kontratuak luzatzeko, eta bestetik, hitzarmen baten bidez, sendagile estomatologo edo odontologo gehiago, bai eta aho-hortzetako laguntza helburu duten sozietateak ere, kontratatzeko, baldin eta 2005ean zehar programa horretan hasten badira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak epea ireki du Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programako zerbitzuak (PADI) 2005ean egiteko eskabideak aurkezteko, ondoko baldintza orrokorrei jarraikiz:

2004. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin sinatutako kontratuen luzapena 2005erako:

Kontratua 2005erako luzatu nahi duten sendagile estomatologo edo odontologo eta sozietateen kasuan, baldin eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin kontratua badute jada Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programako zerbitzuak (PADI) emateko 2004. urtean:

_Aurkeztu beharreko agiriak: kontratua 2005era luzatzeko eskabidea eta 2004an kontratua sinatzerakoan hitzartu eta gaitzeko eskatu zizkioten baldintza guztiak oraindik ere betetzen dituela dioen aitorpena.

_Eskabide orriak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aho-hortzetako Osasunaren Atalak (PADI unitatea) kudeatuko ditu inprimakien hornidura eta kontratuen luzapenaren izapidaketa 2005erako (Iruñeko Bakearen plazan, z.g., 1. oina, 31002) Telefonoa: 848-429339; faxa: 848-429384.

Kontratu berriak, hitzarmenen bidez, 2005ean zehar Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programako zerbitzuak (PADI) emateko:

2004an Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programako zerbitzuak (PADI) emateko kontraturik ez duten eta 2005erako programa horretan parte hartu nahi duten sendagile estomatologo edo odontologo eta sozietateen kasuan.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen agirietan datozenak.

_Proposamenak aurkezteko modua: 2004ko urriaren 18a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2004ko urriaren 25eko 9:00etan Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzan, Iruñeko Bakearen plazan, z.g., 7. oinean.

Klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen agiriak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea, 39). Telefonoa: 848-428800, faxa: 848-428810.

Argibide teknikoak jaso nahi badira, telefonoa: 848-429338; faxa: 848-429384.

Iruñean, 2004ko irailaren 6an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0413725