I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
238/2004 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntza kontseilariak emana, kontserbatorio profesional batek, goi mailako kontserbatorio batek eta "Pablo Sarasate" orkestrarako egoitza batek osaturiko eraikin-gunea Iruñean eraikitzeko proiektua idazteko eta obren zuzendaritza kontratatzeko presako espedientea onesten duena.
_Mota: lehiaketa murriztua. Presakoa.
_Xedea: kontserbatorio profesional batek, goi mailako kontserbatorio batek eta "Pablo Sarasate" orkestrarako egoitza batek osaturiko eraikin gunea Iruñean eraikitzeko proiektua idazteko eta obren zuzendaritza kontratatzea.
_Aurrekontua: 300.000,00 euro, BEZa barne.
_Proposamenak aurkeztea: 2004ko urriaren 1a arte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002 Iruña).
_Iragarkia Europar Batasunaren Egunkari Ofizialera bidaltzeko eguna: 2004ko irailaren 16a.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2004ko urriaren 13an, 12:00etan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña).
Klausula administratiboen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) eta web-orrialde honetan:
www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Contrataciones
_Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean eta prentsan argitaratuko da.
Iruñean, 2004ko abuztuaren 31n._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.
Iragarkiaren kodea: F0413927