I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
54/2004 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Polizia Administratiboaren Arloaren egitura garatu, brigadei eta taldeei dagokienez, eta lanean hasteko prozedura finkatzen duena.
Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bateginak, abuztuaren 14ko 213/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, gero batean emanen diren garapenerako erregelamenduzko arauetara jotzen du Foruzaingoaren barne-antolamendua ezartzeko.
Lege aipamen horren babesean, Foruzaingoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak Foru Komunitatearen esparruan herritarrek dituzten beharrak modu integral batean asetzeko bidea ematen duen antolaketa-eredua ezarri zuen, betiere legeriak ahalbidetzen duen eskumen-esparruaren barrenean. Eredu horren arabera, Foruzaingoa lau maila hierarkizatutan egituratua dago, irizpide funtzional eta operatiboei begira: arloak, dibisioak, brigadak eta taldeak. Foru dekretu horretan berean arloen eta dibisioen egitura finkatu zen.
Nafarroako Foruzaingoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren 16. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokio brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea. Beste alde batetik, xedapen iragankorrean ezartzen da Foruzaingoaren egitura pixkana-pixkana ezarriko dela, aurrekontuetan dagoen diruaren arabera eta Foruzaingoak dituen langile eta baliabideen arabera.
Foruzaingoaren antolamenduaren egituran Polizia Administratiboaren Arloa garatu beharra dago, brigadei eta taldeei dagokienez, eta horretarako, polizia eginkizunak ahalik eta eragingarrienak izan daitezen behar diren unitate organikoak sortu. Gainera, unitate berrien dotaziorako segitu beharreko prozesua finkatu beharra dago.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
I. KAPITULUA
Polizia Administratiboaren Arloaren egitura
LEHENBIZIKO ATALA
Trafiko Dibisioa
1. artikulua. Trafiko Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:
_Plangintza Brigada.
_Bide Segurtasunaren Brigada.
_Atestatuetarako Brigada.
2. artikulua. 1. Plangintza Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:
a) Trafiko eta garraio arloetan administrazio baimena eman aurretiko txostenak prestatzea.
b) Trafiko Dibisioaren zerbitzuetako eginkizunak planifikatzea.
c) Trafiko Dibisioak egiten dituen operazio eta jarduketetan parte hartzen duten unitate operatiboak koordinatzea.
2. Plangintza Brigada Nafarroa osorako unitatea da.
3. artikulua. 1. Bide Segurtasunaren Brigadari poliziaren eginkizun hauek dagozkio zuzenean:
a) Trafikoa eta garraioak zaindu eta antolatzea bide publikoetan, hiriarteko bideetan eta udaltzaingorik ez duten herrietako zeharbideetan.
b) Garraio berezietan eta kirol lehiaketetan edo bestelako kirol probetan laguntzea eta babesa ematea, bai eta kirol probaren izaera edo parte-hartzaileen kopurua ikusirik, zirkulazioarentzat arrisku larria sor dezakenetan ere.
c) Trafiko eta garraio arloko arau-hausteak salatzea.
d) Goian adierazitako gaien inguruan emandako egintzak nahitaez betearaztea.
e) Arrisku edo istripu egoeretan, pertsona eta ondasunak babestea eta haiei laguntza ematea.
2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Bide Segurtasunaren Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:
a) Bide Segurtasunaren 11. Taldea.
b) Bide Segurtasunaren 12. Taldea.
c) Bide Segurtasunaren 13. Taldea.
d) Bide Segurtasunaren 14. Taldea.
e) Bide Segurtasunaren 15. Taldea.
f) Bide Segurtasunaren 21. Taldea.
g) Bide Segurtasunaren 22. Taldea.
h) Bide Segurtasunaren 23. Taldea.
i) Bide Segurtasunaren 24. Taldea.
j) Bide Segurtasunaren 25. Taldea.
k) Bide Segurtasunaren 31. Taldea.
l) Bide Segurtasunaren 32. Taldea.
3. Aurreko idatz-zatiko a), b), c), d), e), k) eta l) taldeak Nafarroako osorakoak dira. f), g), h), i) eta j) taldeak eskualdeetakoak izanen dira.
4. artikulua. 1. Atestatuetako Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:
a) Zirkulazio istripuak ikertzea eta nola gertatu diren antzeztea.
b) Laneko istripuak ikertzea eta nola gertatu diren antzeztea.
c) Bide publikoetako istripu-indizeak kalkulatzeko azterlan eta ebaluazio-lanetan laguntzea.
d) Alkoholemiaren, estupefazienteen, psikotropikoen, bizigarrien eta antzeko beste substantzia batzuen kontrolak egitea eta emaitzak aztertzea.
2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Atestatuetako Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:
a) Atestatuetako 11. Taldea.
b) Atestatuetako 12. Taldea.
c) Atestatuetako 13. Taldea.
d) Atestatuetako 14. Taldea.
e) Atestatuetako 15. Taldea.
f) Atestatuetako 16. Taldea.
g) Atestatuetako 21. Taldea.
h) Atestatuetako 22. Taldea.
i) Atestatuetako 23. Taldea.
j) Atestatuetako 24. Taldea.
k) Atestatuetako 25. Taldea.
l) Atestatuetako 26. Taldea.
m) Dokumentaziorako Taldea.
3. Aurreko idatz-zatiko a), b), c), d), e), f) eta m) taldeak Nafarroako osorakoak dira. g), h), i), j), k) eta l) taldeak eskualdeetakoak izanen dira.
BIGARREN ATALA
Ingurumena Babesteko Dibisioa
5. artikulua. Ingurumena Babesteko Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:
a) 1. Taldea.
b) 2. Taldea.
c) 3. Taldea.
d) 4. Taldea.
e) 5. Taldea.
f) 6. Taldea.
g) Plangintza Taldea.
6. artikulua. 1. Talde horiei dagokie Ingurumena Babesteko Dibisioari esleitutako lan espezializatuak zuzenean burutzea euren jarduera eremuen barrenean.
2. a), b), d), e), e), f) eta g) taldeak Nafarroa osorakoak dira eta c) taldea eskualdekoa.
HIRUGARREN ATALA
Joko eta Ikuskizunen Dibisioa
7. artikulua. Joko eta Ikuskizunen Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:
_Dokumentaziorako Brigada.
_Joko eta Ikuskizunen Brigada.
8. artikulua. 1. Dokumentaziorako Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:
a) Dibisioari dagozkion gaiei buruzko ikerlan eta txostenak egitea.
b) Dibisioaren fitxategi informatikoak, materialak eta lan-tresnak artxibatu eta zaintzea.
c) Beharrezkoa denean, Joko eta Ikuskizunen Brigadari laguntzea.
d) Dibisioaren eginkizunen plangintza.
2. br igada hori Nafarroa osorako da.
9. artikulua. 1. Joko eta Ikuskizunen Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean egitea:
a) Joko jarduerak, jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak ikuskatzea.
b) Jarduera horietan ikusten diren arau-hausteak salatzea.
c) Dibisio honetako kideak agintariaren ordezkari eta laguntzaile gisa aritzea jendaurreko ikuskizunetan.
d) Jarduera horietan jartzen diren zehapen eta beste neurri batzuk nahitaez betearaztea.
e) Aplikagarria den araudiaren arabera, jokoaren eta ikuskizunen jarduerarekin zerikusia duen beste edozein.
2. Joko eta Ikuskizunen Brigada Nafarroa osorako unitatea da.
LAUGARREN ATALA
Kudeaketa Brigada
10. artikulua. Kudeaketa Brigadak, zuzenean Polizia Administratiboaren Arloari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bere arloaren jarduketen esparruan, polizia administrazioak dituen eginkizunen antolaketa eta kudeaketa bere gain hartzea.
b) Arloko buruari laguntzea dibisioen jarduerak zuzentzen, koordinatzen eta kontrolatzen.
II. KAPITULUA
Ezarpen operatiboa
11. artikulua. 1. Nafarroako Foruzaingoko plantilla organikoa Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatzen diren eduki eta prozedurekin bat osatuko da. Behar den garaian plantillan xedatzen dena deusetan galarazi gabe, Erregelamendu hartako lehenbiziko xedapen gehigarria betez, foru agindu honetako eranskinean agertzen diren langileak, Polizia Administratiboaren Arloa osatzen duten antolamenduko unitateei atxikitzen zaizkie, atxikipen edo eginkizun berriak, funtsean aurreko lanpostuarenak baldin badira.
2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurretik langileak zituen lanpostuetako egoera onartuko zaio maila-zerrendan.
12. artikulua. 1. Aurreko postuetan ageri ez ziren eginkizun berriak dauzkaten lanpostuak lehiaketaren, berariazko lehiaketaren edo izendapen librearen bidez beteko dira, Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatzen diren eduki eta prozeduren arabera osatzen den plantilla organikoan behar den garaian xedatzen denarekin bat.
2. Aurreko idatz-zatian aurreikusten den prozesua bukatu ondoren, organo eskudunak, prozesuaren emaitzen arabera, langileak atxikiko dizkie antolamendu unitateei.
13. artikulua. Foru agindu honetako 11. eta 12. artikuluetan aipatzen diren prozeduren ondoriozko atxikipenak, plantillari dagokionez, langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 20. artikuluan aurreikusiriko baldintzetan.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Antolamendu unitate bakoitzari esleitzen zaizkion berariazko polizia eginkizunak deusetan galarazi gabe, haiei atxikiriko langileek agintzen zaizkien eginkizun guztiak egin beharko dituzte, banaka edo taldeka, Foruzaingoaren orotariko beharren arabera.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Foru agindu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetu egiten dira.
AZKEN XEDAPENA
Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2004ko ekainaren 13an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
ERANSKINA
ANTOLAMENDUKO FORUZAIN FORUZAINAREN
_POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN UNITATEA
10 OFIZIALA IRUÑA
KUDEAKETA BRIGADA
_TRAFIKO DIBISIOA
PLANGINTZA BRIGADA
13 SARJENTUA IRUÑA
19 SARJENTUA IRUÑA
67 SARJENTUA IRUÑA
182 KABOA IRUÑA
257 KABOA IRUÑA
321 KABOA IRUÑA
BIDE SEGURTASUNAREN BRIGADA
BIDE SEGURTASUNAREN 11. TALDEA
249 KABOA IRUÑA
259 KABOA IRUÑA
276 KABOA IRUÑA
361 KABOA IRUÑA
209 FORUZAINA IRUÑA
343 FORUZAINA IRUÑA
346 FORUZAINA IRUÑA
377 FORUZAINA IRUÑA
386 FORUZAINA IRUÑA
391 FORUZAINA IRUÑA
423 FORUZAINA IRUÑA
441 FORUZAINA IRUÑA
448 FORUZAINA IRUÑA
456 FORUZAINA IRUÑA
457 FORUZAINA IRUÑA
472 FORUZAINA IRUÑA
480 FORUZAINA IRUÑA
484 FORUZAINA IRUÑA
BIDE SEGURTASUNAREN 12. TALDEA
76 SARJENTUA IRUÑA
242 KABOA IRUÑA
271 KABOA IRUÑA
298 KABOA IRUÑA
246 FORUZAINA IRUÑA
250 FORUZAINA IRUÑA
309 FORUZAINA IRUÑA
328 FORUZAINA IRUÑA
364 FORUZAINA IRUÑA
396 FORUZAINA IRUÑA
400 FORUZAINA IRUÑA
409 FORUZAINA IRUÑA
416 FORUZAINA IRUÑA
444 FORUZAINA IRUÑA
462 FORUZAINA IRUÑA
470 FORUZAINA IRUÑA
487 FORUZAINA IRUÑA
BIDE SEGURTASUNAREN 13. TALDEA
287 KABOA IRUÑA
306 KABOA IRUÑA
331 KABOA IRUÑA
363 KABOA IRUÑA
221 FORUZAINA IRUÑA
240 FORUZAINA IRUÑA
251 FORUZAINA IRUÑA
334 FORUZAINA IRUÑA
341 FORUZAINA IRUÑA
384 FORUZAINA IRUÑA
438 FORUZAINA IRUÑA
464 FORUZAINA IRUÑA
469 FORUZAINA IRUÑA
475 FORUZAINA IRUÑA
479 FORUZAINA IRUÑA
483 FORUZAINA IRUÑA
485 FORUZAINA IRUÑA
490 FORUZAINA IRUÑA
BIDE SEGURTASUNAREN 14. TALDEA
65 SARJENTUA IRUÑA
99 KABOA IRUÑA
233 KABOA IRUÑA
333 KABOA IRUÑA
387 KABOA IRUÑA
254 FORUZAINA IRUÑA
280 FORUZAINA IRUÑA
324 FORUZAINA IRUÑA
345 FORUZAINA IRUÑA
359 FORUZAINA IRUÑA
369 FORUZAINA IRUÑA
408 FORUZAINA IRUÑA
421 FORUZAINA IRUÑA
429 FORUZAINA IRUÑA
459 FORUZAINA IRUÑA
476 FORUZAINA IRUÑA
488 FORUZAINA IRUÑA
BIDE SEGURTASUNAREN 15. TALDEA
82 SARJENTUA IRUÑA
275 KABOA IRUÑA
279 KABOA IRUÑA
282 KABOA IRUÑA
290 FORUZAINA IRUÑA
297 FORUZAINA IRUÑA
305 FORUZAINA IRUÑA
322 FORUZAINA IRUÑA
401 FORUZAINA IRUÑA
403 FORUZAINA IRUÑA
407 FORUZAINA IRUÑA
428 FORUZAINA IRUÑA
437 FORUZAINA IRUÑA
454 FORUZAINA IRUÑA
460 FORUZAINA IRUÑA
486 FORUZAINA IRUÑA
BIDE SEGURTASUNAREN 21. TALDEA
96 SARJENTUA TUTERA
214 FORUZAINA TUTERA
473 FORUZAINA TUTERA
593 FORUZAINA TUTERA
618 FORUZAINA TUTERA
621 FORUZAINA TUTERA
625 FORUZAINA TUTERA
BIDE SEGURTASUNAREN 22. TALDEA
70 SARJENTUA TUTERA
468 FORUZAINA TUTERA
531 FORUZAINA TUTERA
591 FORUZAINA TUTERA
620 FORUZAINA TUTERA
637 FORUZAINA TUTERA
647 FORUZAINA TUTERA
BIDE SEGURTASUNAREN 23. TALDEA
39 SARJENTUA TUTERA
383 FORUZAINA TUTERA
509 FORUZAINA TUTERA
570 FORUZAINA TUTERA
587 FORUZAINA TUTERA
622 FORUZAINA TUTERA
623 FORUZAINA TUTERA
BIDE SEGURTASUNAREN 24. TALDEA
311 KABOA TUTERA
573 FORUZAINA TUTERA
581 FORUZAINA TUTERA
619 FORUZAINA TUTERA
646 FORUZAINA TUTERA
BIDE SEGURTASUNAREN 25. TALDEA
89 SARJENTUA TUTERA
422 FORUZAINA TUTERA
449 FORUZAINA TUTERA
524 FORUZAINA TUTERA
572 FORUZAINA TUTERA
576 FORUZAINA TUTERA
BIDE SEGURTASUNAREN 31. TALDEA
80 SARJENTUA IRUÑA
284 KABOA IRUÑA
286 KABOA IRUÑA
296 KABOA IRUÑA
355 KABOA IRUÑA
124 FORUZAINA IRUÑA
172 FORUZAINA IRUÑA
197 FORUZAINA IRUÑA
262 FORUZAINA IRUÑA
315 FORUZAINA IRUÑA
316 FORUZAINA IRUÑA
339 FORUZAINA IRUÑA
348 FORUZAINA IRUÑA
385 FORUZAINA IRUÑA
405 FORUZAINA IRUÑA
424 FORUZAINA IRUÑA
436 FORUZAINA IRUÑA
445 FORUZAINA IRUÑA
474 FORUZAINA IRUÑA
BIDE SEGURTASUNAREN 32. TALDEA
64 SARJENTUA IRUÑA
265 KABOA IRUÑA
293 KABOA IRUÑA
303 KABOA IRUÑA
136 FORUZAINA IRUÑA
192 FORUZAINA IRUÑA
196 FORUZAINA IRUÑA
199 FORUZAINA IRUÑA
247 FORUZAINA IRUÑA
252 FORUZAINA IRUÑA
264 FORUZAINA IRUÑA
362 FORUZAINA IRUÑA
ATESTATUETAKO BRIGADA
ATESTATUETAKO 11.TALDEA
57 SARJENTUA IRUÑA
180 KABOA IRUÑA
285 FORUZAINA IRUÑA
379 FORUZAINA IRUÑA
ATESTATUETAKO 12.TALDEA
37 SARJENTUA IRUÑA
260 KABOA IRUÑA
230 FORUZAINA IRUÑA
366 FORUZAINA IRUÑA
ATESTATUETAKO 13.TALDEA
53 SARJENTUA IRUÑA
154 KABOA IRUÑA
228 FORUZAINA IRUÑA
336 FORUZAINA IRUÑA
ATESTATUETAKO 14.TALDEA
30 SARJENTUA IRUÑA
269 KABOA IRUÑA
354 FORUZAINA IRUÑA
375 FORUZAINA IRUÑA
ATESTATUETAKO 15.TALDEA
48 SARJENTUA IRUÑA
55 KABOA IRUÑA
406 FORUZAINA IRUÑA
417 FORUZAINA IRUÑA
ATESTATUETAKO 16.TALDEA
54 SARJENTUA IRUÑA
255 KABOA IRUÑA
224 FORUZAINA IRUÑA
189 FORUZAINA IRUÑA
ATESTATUETAKO 21.TALDEA
231 KABOA TUTERA
376 FORUZAINA TUTERA
412 FORUZAINA TUTERA
504 FORUZAINA TUTERA
ATESTATUETAKO 22.TALDEA
323 KABOA TUTERA
542 FORUZAINA TUTERA
566 FORUZAINA TUTERA
ATESTATUETAKO 23.TALDEA
171 FORUZAINA TUTERA
418 FORUZAINA TUTERA
501 FORUZAINA TUTERA
ATESTATUETAKO 24.TALDEA
223 FORUZAINA TUTERA
434 FORUZAINA TUTERA
538 FORUZAINA TUTERA
ATESTATUETAKO 25.TALDEA
335 FORUZAINA TUTERA
467 FORUZAINA TUTERA
477 FORUZAINA TUTERA
506 FORUZAINA TUTERA
ATESTATUETAKO 26. TALDEA
266 KABOA TUTERA
338 FORUZAINA TUTERA
514 FORUZAINA TUTERA
518 FORUZAINA TUTERA
DOKUMENTAZIORAKO TALDEA
24 SARJENTUA IRUÑA
59 SARJENTUA IRUÑA
86 SARJENTUA IRUÑA
244 KABOA IRUÑA
352 KABOA IRUÑA
_INGURUMENA BABESTEKO DIBISIOA
1. TALDEA
78 SARJENTUA IRUÑA
68 KABOA IRUÑA
203 KABOA IRUÑA
135 FORUZAINA IRUÑA
174 FORUZAINA IRUÑA
211 FORUZAINA IRUÑA
213 FORUZAINA IRUÑA
216 FORUZAINA IRUÑA
2. TALDEA
62 SARJENTUA IRUÑA
83 KABOA IRUÑA
234 KABOA IRUÑA
152 FORUZAINA IRUÑA
153 FORUZAINA IRUÑA
198 FORUZAINA IRUÑA
201 FORUZAINA IRUÑA
3. TALDEA
105 KABOA TUTERA
217 FORUZAINA TUTERA
235 FORUZAINA TUTERA
380 FORUZAINA TUTERA
425 FORUZAINA TUTERA
439 FORUZAINA TUTERA
4. TALDEA
35 SARJENTUA IRUÑA
52 KABOA IRUÑA
205 KABOA IRUÑA
206 FORUZAINA IRUÑA
219 FORUZAINA IRUÑA
222 FORUZAINA IRUÑA
5. TALDEA
22 SARJENTUA IRUÑA
274 KABOA IRUÑA
281 KABOA IRUÑA
200 FORUZAINA IRUÑA
215 FORUZAINA IRUÑA
226 FORUZAINA IRUÑA
6. TALDEA
PLANGINTZA TALDEA
18 SARJENTUA IRUÑA
94 KABOA IRUÑA
184 FORUZAINA IRUÑA
_JOKO ETA IKUSKIZUNEN DIBISIOA
DOKUMENTAZIORAKO BRIGADA
16 SARJENTUA IRUÑA
25 SARJENTUA IRUÑA
186 KABOA IRUÑA
278 KABOA IRUÑA
JOKO ETA IKUSKIZUNEN BRIGADA
33 SARJENTUA IRUÑA
74 SARJENTUA IRUÑA
87 SARJENTUA IRUÑA
100 KABOA IRUÑA
319 KABOA IRUÑA
128 FORUZAINA IRUÑA
218 FORUZAINA IRUÑA
388 FORUZAINA IRUÑA
Iragarkiaren kodea: F0413917