113. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

53/2004 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Foruzaingoaren Aginte eta Sostengu Arloaren egitura garatu, brigadei eta taldeei dagokienez, eta lanean hasteko prozedura finkatzen duena.

Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bateginak, abuztuaren 14ko 213/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, gero batean emanen diren garapenerako erregelamenduzko arauetara jotzen du Foruzaingoaren barne-antolamendua ezartzeko.

Lege aipamen horren babesean, Foruzaingoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak Foru Komunitatearen esparruan herritarrek dituzten beharrak modu integral batean asetzeko bidea ematen duen antolaketa-eredua ezarri zuen, betiere legeriak ahalbidetzen duen eskumen-esparruaren barrenean. Eredu horren arabera, Foruzaingoa lau maila hierarkizatutan egituratua dago, irizpide funtzional eta operatiboei begira: arloak, dibisioak, brigadak eta taldeak. Foru dekretu horretan berean arloen eta dibisioen egitura finkatu zen.

Nafarroako Foruzaingoaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren 16. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokio brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea. Beste alde batetik, xedapen iragankorrean ezartzen da Foruzaingoaren egitura pixkana-pixkana ezarriko dela, aurrekontuetan dagoen diruaren arabera eta Foruzaingoak dituen langile eta baliabideen arabera.

Foruzaingoaren antolamenduaren egituran Aginte eta Sostengua Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatu beharra dago, brigadei eta taldeei dagokienez, eta horretarako, polizia eginkizunak ahalik eta eragingarrienak izan daitezen behar diren unitate organikoak sortu. Gainera, unitate berrien dotaziorako segitu beharreko prozesua finkatu beharra dago.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Aginte eta Sostengu Arloaren antolaketaren egitura

LEHENENGO ATALA

Dibisio Tekniko Orokorra

1. artikulua. Dibisio Tekniko Orokorrak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:

_Aginte Brigada.

_Koordinazio Brigada.

_Sostengu Brigada.

2. artikulua. 1. Aginte Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

a) Barne komunikazioaren kontuetan Foruzaingoko burutza aholkatu eta sostengatzea.

b) Barne komunikazioaren kontuetan ikertu, aztertu eta aholkatzea eta kanpo komunikazioaren kontuetan Barne Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritzea.

c) Foruzaingoko burua aholkatzea Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Legearen aplikazioaz, poliziaren eremuan.

d) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak bildu eta zabaltzea eta Kidegoaren barruan aurreneurriak bultzatu eta behar diren ekintzak proposatzea.

e) Giza Baliabideen Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea lanpostu eta lantokietako arrisku-faktoreak aztertzen eta baloratzen eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalarekin elkarlanean aritzea.

f) Polizien azterketa medikoak programatu, prestatu eta kontrolatzea.

g) Laneko istripuen zergatikoak aztertu eta baloratzea eta neurri zuzentzaileak proposatzea, baita haiek izapidatzea ere.

h) Foruzaingoko buruaren jarduera administratiboak kudeatzea.

i) Agiriak hartzea, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrarekin elkarlanean.

j) Beste polizia kidego eta administrazioekiko harreman instituzionalak bideratzea.

k) Foruzaingoaren urteroko memoria prestatzea.

l) Barne Zuzendaritza Nagusiko organoek kudeatutako eskakizun, galdera edo behar juridiko, administratibo eta/edo teknikoak bideratzea, hala nola organo horiek Foruzaingoari egiten dizkioten errekerimenduak.

m) Segurtasunari loturiko kontuetan aholkatu eta kontrolatzea.

n) Hornidurari, oinegiturari eta segurtasun sistema fisikoei dagokienez poliziaren irizpideak ezartzea.

ñ) Posta hartu, ikuskatu eta banatzea eta, oro har, posta zerbitzua egiaztatzea.

o) Segurtasunari buruz esleitzen zaizkion azterketa, plan eta proiektuak garatzea.

p) Kidegoko unitateetako prestakuntza beharrak aztertzea.

q) Segurtasun Eskolarekin elkarlanean aritzea.

r) Prestakuntza jarduketak eta horiek egiten dituzten langileak kontrolatzea.

s) Prestakuntza kontuetan beste prestakuntza kidego batzuekiko eta beste segurtasun indar eta kidego batzuekiko harremanez arduratzea.

t) Liburutegiaz eta kultur ekitaldiez arduratzea.

u) Tiro arloan prestatzea eta udaltzainei tiro egiten irakasteko toki entitateekin elkarlanean aritzea.

v) Armak ikuskatzea, Barne Araubideko Dibisioarekin batera.

2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Aginte Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

a) Burutza Taldea.

b) Prestakuntza Taldea.

c) Plangintza eta Segurtasun Taldea.

3. Burutza Taldea, Prestakuntza Taldea eta Plangintza eta Segurtasun Taldea Nafarroa osorako unitateak dira.

3. artikulua. 1. Koordinazio Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

a) Aginte eta Koordinazio Zentroa kudeatzea.

b) Foruzaingoko unitateen kontrolean eta koordinazio operatiboan jardutea.

c) SOS-Nafarroa Koordinazio Operatiborako Zentroarekin elkarlanean aritzea.

d) Beren egiteko berak dituzten erakundeekiko harremanez arduratzea.

e) Salaketak jasotzea eta herritarrei arreta ematea.

f) Herritarrek aurkezturiko salaketa eta kexak unitate espezializatuetara igortzea.

2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Koordinazio Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

a) Aginte eta Koordinazio Zentroko Taldea.

b) Herritarrei Laguntzeko Taldea.

3. Aginte eta Koordinazio Zentroko Taldea eta Herritarrei Laguntzeko Taldea Nafarroa osorako unitateak dira.

4. artikulua. 1. Sostengu Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

a) Zientzia eta teknologiaren arloan sostengua eta informazioa ematea.

b) Bere espezializazioari dagozkion aholkuak ematea eta proposamenak prestatzea Kidegoko burutzarendako.

c) Kidegoak langileei dagokienez dituen beharrak atzeman eta zehaztea.

d) Foruzaingoari atxikiriko langileriaren kudeaketaz arduratzen diren eginkizun guztietan aritzea.

e) Barne Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea.

f) Foruzaingoko kide guztien espediente pertsonalak kudeatu eta kontrolatzea.

g) Foruzaingoko plantilla organikoa eta maila zerrenda gaurkotu eta mantentzea.

h) Lanpostuak betetzeko Erregelamendua betetzen laguntzea.

i) Absentismoa kontrolatzea.

j) Foruzaingoaren berariazko aseguruez eta Nafarroako Gobernuaren orotariko aseguruez arduratzea.

k) Ordu sindikalak kontrolatu eta haien jarraipena egitea.

l) Salaketak kudeatzea.

m) Kidegoak baliabide material, tekniko eta ekonomikoei dagokienez dituen beharrak atzeman eta mugatzea, eta behar horiek egituratzeko ahalmena duten Barne Zuzendaritza Nagusiko organoekin koordinazio eta lankidetza egokia lortzeko behar diren antolamenduko neurriak proposatzea. Ekonomia kontuetan eta aurrekontuan aholkatzea.

n) Nominen aldagaiak barnetik kontrolatzea.

ñ) Erosketak eta fakturazioak kontrolatzea.

o) Bidaiak kudeatzea.

p) Material informatikoaren kontuetan aholkatu, kontrolatu, mantendu eta aholkatzea.

q) Altzariak, tresnak, jantziak, instalazioak eta ibilgailuak kontrolatzea eta horiei buruz aholkuak ematea.

r) Foruzaingoari esleitzen zaizkion baliabide guztiak kontrolatu, begiratu eta mantentzea.

s) Kontratazio organoetan parte hartzea.

t) Erregai, labangarri eta koipeen horniduraz arduratzea eta haien jarraipena eta kontrola egitea.

u) Argazki laborategiaz eta bertako agiritegiaz arduratzea.

v) Foruzaingoak bere dituen transmisio, telefonia eta mapagintza kontuetan jardutea.

2. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzen hobeki espezializatzeko, Sostengu Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

a) Giza Baliabideen Taldea.

b) Logistika Taldea.

c) Teknologia Taldea.

3. Aurreko taldeak Nafarroa osoko unitateak dira.

BIGARREN ATALA

Barne Araubideko Dibisioa

5. artikulua. Barne Araubideko Dibisioak honako brigada hauek biltzen ditu bere baitan:

a) Harrera eta Agiri Brigada.

b) Orotariko Ikuskapenerako Brigada.

6. artikulua. 1. Harrera eta Agiri Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

a) Isilpeko agiriak erregistratu, artxibatu eta gordetzea, baita datu polizialen zentroa kudeatu eta ustiatzea ere, datu pertsonalak babesteko arautegian ezarritakoari jarraikiz.

b) Profesionala identifikatzeko agiria, plaka eta armen gidak egin eta kontrolatzea eta arauzko armak ikuskatzea, Prestakuntza Taldeak lagundurik.

c) Foruzainei armak eta kredentzial profesionalak kentzea, dela kautelazko neurri gisa, dela eskumena duen agintariak emandako ebazpena betearazteko, edo, bestela, hori egiteko eskumena duen organoa zehaztea.

d) Istripuak edo ezbeharrak gertatuz gero, Kidegoko kideei eta haien senideei laguntzea.

2. Harrera eta Agiri Brigada Nafarroa osorako unitatea da.

7. artikulua. 1. Orotariko Ikuskapenerako Brigadari poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

a) Kidegoko kideen jarduketen oinarrizko printzipioak betetzen direla begiratzea eta Foruzaingoko zerbitzu guztiak kontrolatzea.

b) Etika profesionalaren kontra jotzen duten portaeren ikerketak koordinatzea.

c) Isilpeko informazioei ekitea eta gertatutakoa argitzeko eta ustezko errudunak zehazteko behar diren ikerketak egitea.

d) Arau-hauste larriengatik diziplina espedienteak irekitzea eta arau-hauste larri edo oso larriengatik diziplina espedienteak irekitzen laguntzea Barne Zuzendaritza Nagusiko organo eskudunari, baita Brigadaren eginkizunei dagokienez bidezkotzat jotzen dena egiten ere.

2. Orotariko Ikuskapenerako Brigada Nafarroa osorako unitatea da.

HIRUGARREN ATALA

Kudeaketa Brigada

8. artikulua. Kudeaketa Brigadak, Aginte eta Sostengu Arloari zuzenean atxikirik egonen denak, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bere arloaren jarduketen esparruan polizia administrazioak bere dituen eginkizunen antolaketa eta kudeaketa bere gain hartzea.

b) Arloko buruari laguntzea dibisioen jarduerak zuzentzen, koordinatzen eta kontrolatzen.

II. KAPITULUA

Ezarpen operatiboa

9. artikulua. 1. Nafarroako Foruzaingoko plantilla organikoa Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatzen diren eduki eta prozeduren arabera osatuko da. Behar den garaian plantillan xedatzen dena deusetan galarazi gabe, Erregelamendu hartako lehenbiziko xedapen gehigarria betez, foru agindu honetako eranskinean agertzen diren langileak Aginte eta Sostengu Arloa osatzen duten antolamenduko unitateei atxikitzen zaizkie, atxikipen edo eginkizun berriak, funtsean, aurreko lanpostuarenak baldin badira.

2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurretik langileak zituen lanpostuetako egoera onartuko zaio maila-zerrendan.

10. artikulua. 1. Aurreko postuetan ageri ez ziren eginkizun berriak dauzkaten lanpostuak lehiaketaren, berariazo lehiaketaren edo izendapen librearen bidez beteko dira, Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 3. artikuluko 2. idatz-zatian eskatzen diren eduki eta prozeduren arabera osatzen den plantilla organikoak behar den garain xedatzen denarekin bat.

2. Aurreko idatz-zatian aurreikusten den prozesua bukatu ondoren, organo eskudunak, prozesuaren emaitzen arabera, langileak atxikiko dizkie antolamendu unitateei.

11. artikulua. Foru agindu honetako 9. eta 10. artikuluetan aipatzen diren prozeduren ondoriozko atxikipenak, plantillari dagokionez, langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 20. artikuluan aurreikusiriko baldintzetan.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Antolamendu unitate bakoitzari esleitzen zaizkion berariazko polizia eginkizunak deusetan galarazi gabe, haiei atxikiriko langileek dagozkien eginkizun guztiak egin beharko dituzte, banaka edo taldeka, Foruzaingoaren orotariko beharren arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru agindu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetu egiten dira.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2004ko irailaren 13an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

ANEXO

ANTOLAMENDUKO FORUZAIN FORUZAINAREN

_AGINTE ETA SOSTENGU ARLOA

23 OFIZIALA IRUÑA

KUDEAKETA BRIGADA

28 SARJENTUA TUDELA

88 KABOA IRUÑA

121 FORUZAINA IRUÑA

142 FORUZAINA IRUÑA

149 FORUZAINA IRUÑA

162 FORUZAINA TUDELA

349 FORUZAINA TUDELA

_DIBISIO TEKNIKO OROKORRA

AGINTE BRIGADA

BURUTZA TALDEA

38 SARJENTUA IRUÑA

289 KABOA IRUÑA

126 FORUZAINA IRUÑA

176 FORUZAINA IRUÑA

181 FORUZAINA IRUÑA

413 FORUZAINA IRUÑA

431 FORUZAINA IRUÑA

PRESTAKUNTZA TALDEA

26 SARJENTUA IRUÑA

31 SARJENTUA IRUÑA

56 SARJENTUA IRUÑA

71 SARJENTUA IRUÑA

103 KABOA IRUÑA

446 FORUZAINA IRUÑA

PLANGINTZA ETA SEGURTASUN TALDEA

29 SARJENTUA IRUÑA

46 SARJENTUA IRUÑA

120 FORUZAINA IRUÑA

123 FORUZAINA IRUÑA

125 FORUZAINA IRUÑA

130 FORUZAINA IRUÑA

143 FORUZAINA IRUÑA

146 FORUZAINA IRUÑA

178 FORUZAINA IRUÑA

299 FORUZAINA IRUÑA

307 FORUZAINA IRUÑA

KOORDINAZIO BRIGADA

AGINTE ETA KOORDINAZIO ZENTROKO TALDEA

15 SARJENTUA IRUÑA

17 SARJENTUA IRUÑA

34 SARJENTUA IRUÑA

45 SARJENTUA IRUÑA

60 SARJENTUA IRUÑA

61 SARJENTUA IRUÑA

75 SARJENTUA IRUÑA

91 SARJENTUA IRUÑA

145 FORUZAINA IRUÑA

159 FORUZAINA IRUÑA

167 FORUZAINA IRUÑA

179 FORUZAINA IRUÑA

202 FORUZAINA IRUÑA

268 FORUZAINA IRUÑA

277 FORUZAINA IRUÑA

318 FORUZAINA IRUÑA

356 FORUZAINA IRUÑA

390 FORUZAINA IRUÑA

395 FORUZAINA IRUÑA

519 FORUZAINA IRUÑA

541 FORUZAINA IRUÑA

HERRITARREI LAGUNTZEKO TALDEA

168 FORUZAINA IRUÑA

292 FORUZAINA IRUÑA

370 FORUZAINA IRUÑA

372 FORUZAINA IRUÑA

411 FORUZAINA IRUÑA

435 FORUZAINA IRUÑA

543 FORUZAINA IRUÑA

SOSTENGU BRIGADA

GIZA BALIABIDEEN TALDEA

21 SARJENTUA IRUÑA

170 KABOA IRUÑA

169 FORUZAINA IRUÑA

522 FORUZAINA TUDELA

578 FORUZAINA IRUÑA

LOGISTIKA TALDEA

69 KABOA IRUÑA

106 KABOA IRUÑA

107 KABOA IRUÑA

258 KABOA IRUÑA

119 FORUZAINA IRUÑA

132 FORUZAINA IRUÑA

133 FORUZAINA IRUÑA

208 FORUZAINA IRUÑA

TEKNOLOGIA TALDEA

41 SARJENTUA IRUÑA

_BARNE ARAUBIDEKO DIBISIOA

544 OFIZIALA IRUÑA

HARRERA ETA AGIRI BRIGADA

OROTARIKO IKUSKAPENERAKO BRIGADA

TUTERAKO POLIZIA ETXEA

Iragarkiaren kodea: F0413915