101. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak, 65 urtetik gorakoei laguntzak emateko, Club Atlético Osasuna futbol taldearen partidak edota Labrit frontoiko zein Mendillorriko trinketeko pilota partidak ikustera joan daitezen. 2004ko ekitaldia

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatuak 2004/07/29an emaniko RAS 24/SS ebazpenaren bitartez oinarri erregulatzaileak onetsi dira, 65 urtetik gorako pertsonei diru-laguntzak emateko, Club Atlético Osasuna futbol taldearen partidak edota Labrit frontoiko zein Mendillorriko trinketeko pilota partidak ikustera joan daitezen, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 2.660,00 euro.

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean - Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9)- eta Iruñeko Udalaren Auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko Auzo unitateetan edo Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea 7-9), eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina, 2004/09/30era bitarte.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 3an._Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, M.ª Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0412327