99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.L.T. / E.D.U. izateko 189 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak, 2000ko otsailaren 15ean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.L.T. / E.D.U. izateko 189 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari zegokion izendapen proposamena onetsi zuen. Deialdia 2000ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 28an.

2001eko urriaren 2an arestian aipatutako izendapen proposamena osatzeko beste bat onetsi zen. 2001eko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.

2002ko maiatzaren 20an arestian aipatutakoak osatzeko beste izendapen bat onetsi zen. 2002ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 26an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 2003ko maiatzaren 27ko Ebazpenari jarraikiz, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 371/00 helegitearen autoetan emandako epaia betetze aldera.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.L.T. / E.D.U. izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da. Hauxe da izendatua: Begoña Belarra Telletxea andrea.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0306937