99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egunez, jendaurrean egonen dela ondotik aipatzen den espedientea udal bulegoetan, epe horretan, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: AC Promotora de Hoteles 3.A.S.L. Jarduera: hotelerako jarduera sailkatua (ezarpena). Lekua: Zizur Nagusiko H.A.P.O.ko A-25 unitateko 2 eta 3. koadroetako 3 A lurzatia.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: C3220645