99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1252/2003 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Isabel Martín Montaner andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 20an emandako 512/1999 Ebazpenaren bidez, Isabel Martín Montaner andrea Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatu zuen bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Isabel Martín Montaner andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0307328