99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Musika Eskolako Patronatuaren eta Ardoi Kirol Patronatuaren 2003ko aurrekontuetako aldaketak behin betiko onetsita

Zizur Nagusiko Udalak, 2003ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Musika Eskolako Patronatuaren eta Ardoi Kirol Patronatuaren 2003ko aurrekontuetako aldaketak.

Espedienteak Udaleko idazkaritza orokorrean egon ziren jendaurrean hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik 2003ko ekainaren 11ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean iragarkia jarrita.

Jendaurreko epe horretan ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu dira Musika Eskolako Patronatuaren eta Ardoi Kirol Patronatuaren 2003ko aurrekontuetako aldaketen espedienteak.

Musika Eskolako Patronatua

_Gastuen aurrekontuan handitutako kontusailak:

Kontusaila: 423 48900. Kontzeptua: Gizarte fondoa: familiendako laguntzak. Zenbatekoa: 2.485,40 euro.

Guztira: 2.485,40 euro.

_Dirusarreren aurrekontuan handitutako kontusailak:

Kontusaila: 87000. Kontzeptua: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 2.485,40 euro.

Guztira: 2.485,40 euro.

Ardoi Kirol Patronatua

_Kontusail berriak gastuen aurrekontuan:

Kontusaila: 4500048900. Kontzeptua: dirulaguntza bereziak. Zenbatekoa: 480,00 euro.

Kontusaila: 4523622614. Kontzeptua: txirrindularitza federazioko gastuak. Zenbatekoa: 50,00 euro.

Kontusaila: 4523648902. Kontzeptua: txirrindularitza karrerak antolatzeko dirulaguntzak. Zenbatekoa: 901,52 euro.

Guztira: 1.431,52 euro.

_Dirusarreren aurrekontuan handitutako kontusailak:

Kontusaila: 46203. Kontzeptua: dirulaguntza, Nafarroako Txirrindularitza Federazioa. Zenbatekoa: 751,75 euro.

Kontusaila: 87000. Kontzeptua: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 679,77 euro.

Guztira: 1.431,52 euro.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko uztailaren batean. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: C3213540