99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

6/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Braulio Fernández Méndez Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko D Eskualdeko Lurzatiak Berrantolatzeko Bulegoko burutzatik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Braulio Fernández Méndez Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko D Eskualdeko Lurzatiak Berrantolatzeko Bulegoko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Ondorioak erretiratzen denetik aurrera izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: C3228471