99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Alkateordeen izendapena

Obanosko Udaleko alkate udalburuak, 2003ko ekainaren 30eko ebazpenaren bitartez, honako izendapen hauek egin ditu: M.ª Luz Mendivil Osés andrea lehenengo alkateorde, Pedro Santesteban Guembe jauna bigarren alkateorde, eta José Miguel Eguilaz Gogorza jauna hirugarren alkateorde. Aditzera ematen da, Antolaketa eta Funtzionamendua arautzen dituen Erregelamenduko 46. artikuluan ezarritakoa betetzeko eta orok jakin dezan.

Obanosen, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: C3216116