99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

5/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, José Antonio Arbizu Juanarena Nekaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Estatistikaren Bulegoko burutzatik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._José Antonio Arbizu Juanarena Nekaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Estatistikaren Bulegoko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak kentzea. Ondorioak erretiratzen denetik aurrera aurrera izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: C3228438