99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A K I L

Egiarretako xehetasun azterlanari hasierako onespena

Alkatearen 46/2003ko zk.ko Ebazpenaren bidez, Egiarretako 3. eta 4. E.U.en xehetasun azterlanari hasierako onespena eman zaio.

Azterlanaren xedea da erakitzekoak diren 3. eta 4. unitateetako bolumenak berriz ordenatzea, unitateetako eraikinen lerrokatzea eta eraikiko diren solairu kopurua ezartzea; hala nola, lursailaren mendebaldean egin daitekeen solairu berria eraikitzea ere.

Abenduaren 20ko 35/2002ko Foru Legearen 76. artikuluaren arabera, iragarki hau, hogei egunez, jendartera ateratzen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Arakilen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian. Alkatea, Miguel Balda.

Iragarkiaren kodea: A0306883