99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN-ELORTZIBARKO "JULIAN GAYARRE" MUSIKA ESKOLAREN UDAL PATRONATUA

Onartutako izangaien behin betiko zerrenda, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolaren zeharkako txirula irakasle lanpostu bat, lan kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Eskabideak aurkezteko epea iragan denez, zeharkako txirula irakasle lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz (2003ko 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 30ekoa).

"Julián Gayarre" Udal Musika Eskolaren Patronatuko Lehendakaritzak bi mila eta hiruko ekainaren hiruan eman ebazpenaren bitartez onetsi zen onartutako izangaien behin-behineko zerrenda eta bi mila eta hiruko 81. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren hogeita hamarrean.

Erreklamazioak egiteko eta akatsak, halakorik izatekotan, zuzentzeko epea bukatutakoan, bidezkoa da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda onestea.

Deialdiko 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1._Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartutako pertsonak:

ARREGUI PADILLA, JOSUNE

GORROCHATEGUI IPARRAGUIRRE, ELENA

VERA TANTOS, SUSANA

Baztertutako pertsonak: bat ere ez.

2._Deialdian ezarritakoari jarraituz, probak hasteko eguna zehazten da.

Lehenengo proba bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bostean eginen da, goizeko hamarretan, Noaingo Kultur Etxe berriko entzutegian (Errege kalea, 10, Noain).

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute.

3._Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Juan Francisco Balda Garralda jauna, Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko burua.

Ordezkoa: Miguel Enguita Orecilla jauna. Noain-Elortzibarko Udaleko zinegotzia eta Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musikako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko mahaikidea.

Mahaikidea (Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza): María Manuela Jimeno Gracia, Nafarroako Gobernuko Musika Adierazpenaren Didaktika arloko katedraduna. Pianoko goi mailako irakaslea.

Ordezkoa: María Angeles Tirapu Ibáñez andrea, Nafarroako Gobernuko Lehen Hezkuntzako musika irakaslea. Pianoko irakaslea. Musika hizkuntzako irakaslea.

Mahaikidea: Garbiñe Sertutxa Azkarate andrea, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolako zuzendaria. Akordeoiko goi mailako irakaslea.

Ordezkoa: Arturo Goldaracena Asa jauna, Tuterako "Fernando Remacha" Musika Eskolako klarineteko goi mailako irakaslea.

Mahaikidea: Silvia Manterola Legaz andrea, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolako ikasketaburua. Musika hastapeneko irakaslea.

Ordezkoa: Susana Vélaz Ballesteros andrea, Mutiloako "Lino Otano" Musika Eskolako irakaslea. Musika hastapeneko irakaslea.

Mahaikidea: Francisco Javier De Miguel jauna, zeharkako txirulako goi mailako irakaslea.

Ordezkoa: Reyes Moreno andrea, zeharkako txirulako goi mailako irakaslea.

Mahaikide idazkaria: Isabel Alvarez Berango andrea, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria.

Ordezko idazkaria: Isabel García Layana andrea. Noain-Elortzibarko Udaleko idazkaria.

4._Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean. Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musika Eskolako Udal Patronatuko buru Juan Francisco Balda Garralda.

Iragarkiaren kodea: A0306653