99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ezin izan zaio jakinarazi Francisco Javier Samblas Rubio jaunari, arrantza arloko arauak hausteagatik irekitako 305/02 zehapen prozedura ebazten duen foru agindua. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

529/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Francisco Javier Samblas Rubio jaunari (N.A.N. 72.703.362) zehapena jartzen diona, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

Ikusirik 305/02 zehapen espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 13an emandako 1387/2002 Foru Aginduaren bidez Francisco Javier Samblas Rubio jaunari irekia, bost amuarrain harrapatzeagatik lau baino zilegi ez zirela, eta Irunberriko Guardia Zibilak 2002ko ekainaren 14an jarritako salaketaren ondorioz.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2003ko otsailaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (25. zk.) argitara eman dira Francisco Javier Samblas Rubio jaunari zehapen espedientea irekitzeko foru agindua eta dagokion karguen plegua.

Karguen pleguan alegazioak aurkezteko eman den 15 eguneko epea iraganik, salatuak alegazio-idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio zehapen prozedurari segida ematea, eta karguen plegua bere horretan uztea.

Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Francisco Javier Samblas Rubio jaunari (NANa: 72.703.362) 120,20 euroko isuna ezartzea egindako arau-hausteengatik, Basa Fauna eta haren Habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122. a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. Francisco Javier Samblas Rubio jaunari (N.A.N.: 72.703.362) 12,02 euro eskatzea, gehieneko kupotik amuarrain bat harrapatzeagatik, eragindako kaltearen ordainetan.

3. Aipatu foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Gehienez ere, 15 egun balioduneko epean ordaintzea isunaren gainerakoa, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, baita tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Kontrol Administratiboaren Atalean beharko du agertu (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Bertan, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

4. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunetik aitzina hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

5. Bahitutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude, eta arau-hausleak noiznahi berreskuratzen ahalko ditu dohainik, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

6. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege horrek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

7. Foru agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0306647