99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

333/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, erdi eta goi mailetako ikasketak egiteko 2002/2003 ikasturteari dagozkion beka eta laguntzetarako deialdi orokorra behin betikoz ebazten duena.

Abuztuaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (105 zk.) argitaratutako ekainaren 18ko 291/2002 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, erdi eta goi mailetako ikasketak egiteko, 2002/2003 ikasturteari dagozkion beka eta laguntzetarako deialdi orokorra.

Hezkuntza zuzendari nagusiak martxoaren 17an eman 187/2003 Ebazpenaren bidez (2003-04-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 42. zenbakikoa) behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hura, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu beka eta laguntzen ordainketa aginduak emateko.

Behin-behineko Ebazpena berrikusteko eskaera aurkezteko interesatuei eman zitzaien epea 2003ko maiatzaren 4an amaitu zen.

Aipatu deialdiko 14.3., 14.4. eta 14.5. arauak betez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposamena egin du aldaketen behin betiko ebazpena eman dadin, 2003ko ekainaren 3an bildu zen Beken Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2.c) eta d) idatz-zatietan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2000/2003 ikasturtean erdi eta goi mailetako ikasketak egiteko, Hezkuntza zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 187/2003 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz eman eta ukatu ziren beka eta laguntzak behin betikotzat hartzea, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako beka eta laguntzei dagokienez ageri diren salbuespenak izan ezik, horiek aldatu egiten baitituzte aipatu behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.

2. Era berean, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan ageri diren zerrendak, eman eta ukatu diren laguntzenak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki oholetan:

_Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

_Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

3. Foru agindu hau dela eta, beren eskubideei kalte egin zaiela uste dutenek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea Ekonomi eta Ogasun Departamentuan behar diren kudeaketak egin ditzan eta onuradunei dagokien dirua ordaintzeko aginduak ere eman ditzan.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2003. urtera luzatutako 2002ko aurrekontuko "Erdi eta goi mailako irakaskuntzarako beka eta laguntzak" izeneko 41620-4800-425100 kontusailaren kargura.

6. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

7. Foru agindu hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Beka eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoetara.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren batean._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0306752