99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1025/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Faltzesko Udal Plana 2. poligonoko 19. lurzatian aldatzeko espedientea, Miguel Ochagavía Urtiaga jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Faltzesko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren 2. puntuan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Faltzesko Udal Plana 2. poligonoko 19. lurzatian aldatzeko espedientea, Miguel Ochagavía Urtiaga jaunak sustatua.

2. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa honen aurka, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Faltzesko Udalari eta Miguel Ochagavía Urtiaga jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren batean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0306916